iker asurmendi mindfoodland
Ekintzailetza
Elkarrizketak 19 Azaroa, 2018

Iker Asurmendi, Mindfoodland: “Jaten duguna gara, baita Lurra ere”.

Ideia hau haren Master Amaierako Proiektutik dator: Iker Asurmendi bere proiektua ‘Basque Culinary Center’-en garatzen ari zen.

Ideia hau haren Master Amaierako Proiektutik dator: Iker Asurmendi bere proiektua ‘Basque Culinary Center’-en garatzen ari zen. “Helburua sukaldaritza zentrala sortu eta produktu ekologikoa merkaturatzea zen. Sukaldaritza ardatz duen ardurazko elikadurarako formakuntzan diharduen lagun batek deitu zidan eta Estibalizen sukaldean ‘nutrazeutiko’ mota honetako platerrak prestatzea iradoki zidan…

Urtebeteren buruan, Mindfoodland-ek eko-platerrak ekoizten ditu enpresa eta gizabanakoentzat, hastapenetan BIC Arabak eskainitako laguntzari zor. Orain Iker eta bere kide Luis, Christian, Joao eta Felipe egonkortze-prozesuan eta kanporanzko proiekzioan lan egiten ari dira, negozioa indartuko duten entitate publiko eta pribatuen laguntzaz.

 

Ardurazko elikaduraren aldeko apustua egiten duen proiektua; osasunaz gain planeta jagoteko asmoz…

Bai, “Geu bezala, Lurra ere jaten duguna da” da gure esaera. Gure platerrek elikagarrien %100 mantentzen dute eta beroketa bidezko prozesurik ez dugu erabiltzen. Honela, planetaren kutsadura gutxitzen laguntzen duen eta erabat osasuntsua den elikadura eskaintzan ari gatzaizkio gizarteari.

Gure ekoplaterrek euren zapore eta osasungarritasunari eutsi biezaiote, ordu asko ematen ditugu 42ºra ernetze, hartzidura, aktibazio, mazerazio eta deshidratazio-ternikak aplikatzen geure barazki ekologikoetan.

 

Nortzuk dira zuen bezeroak? Zein bezero motari zuzentzen zatzaizkie?

Gure bezerorik ohikoenak euren langileen bizi-kalitatea ardurazko elikaduraren bidez hobetu nahi duten enpresak dira. Horretarako, ‘mindfullnes’ eta ‘mindful eating’ tailerrak eskaintzen dizkiegu; honez gain, geure platerrak eskuragarri dituzte ‘delivery’, ‘makina-jatetxe’ eta ‘vending’ deritzenen bidez. Hau guztiau egunean-egunean hartzen dituzten elikagarriak neurtzeko aukerarekin, gure ‘app’-ari esker.

Badira bestelako bezeroak, hala nola elikadura osasuntsua izan nahi dutenak, beganoak, glutena zein laktosa har ezin dezaketenak… edota, beste barik, euren elikaduraren bidez planetari lagundu nahi dioten pertsonak.

 

Iker, BIC Arabaren laguntza eta euskarria jaso duzue proiektua martxan jartzean. Nolako etekina ateratzen diozue?

BIC Araba izan da gugan konfiantza izan duen Euskadiko lehen erakundea; haiei esker, Elkargi eta Luzaro bezalako entitateen babesa lortu dugu, kanpoko merkatuetan hazi eta murgiltzea ahalbidetuz.

 

I+D+i ezinbestekoa da negozio ororentzat; Midfoodlandek beste zenbait entitatetik jasotzen du bere produktua eta zerbitzua garatzeko laguntza.

Halaxe da, I+D prozesuetan laguntzen diguten beste enpresa batzuekin dihardugu. Lehenbiziko urratsa ‘Basque Culinary Center’-en azeleragailuan onartzea izan zen. Bertan I+D elikaduraren sektoreko enpresa baten alor guztietan aplikatzen ikasi genuen.

Besteren artean, Gasteizko ‘Vending Modular’ konpainiarekin ari gara elkarlanean, hozkailuak ‘jatetxe-makina’ bihurtzen laguntzen digutenak. ‘Actualiza’-ren babesa ere jasotzen dugu, gure hozkailu eta ekoplaterrei inteligentzia emateko gurekin elkarlanean ari den mugikorretan espezializatutako enpresa. Haiekin batera, elikagarri gardenak antzematen dituen munduko lehenengo ‘wereable’-a diseinatzen gabiltza.

‘Eco packaging’-ei dagokienez, bi enpresekin ari gara elkarlanean; bata Bartzelonako “Lo Siento”, eta bestea Bizkaiko “Gutiérrez Angulo”. Bai batak eta bai besteak laguntzen digute gure elikagaiak barneratzen, konpost egin daitekeen packgaging-az beti bizirik daudenak.

‘Basque Food Laboratory’-rekin ere ari gara lan egiten, ‘raw’ sukaldaritzaren hastapenak betetzen dituzten formulak diseinatzen. Aktibitate honekin jan aurreko ekologikoak, erabat osasungarriak eta prozesatu gabeak merkaturatu nahi ditugu, gaur egungo vending makina gehienetakoak ez bezalakoak. Ibilbide honetan Tecnalia Fundazioaren Elikadura Osasuntsuaren esparruarekin kolaboratzen dugu antioxidatzaile organikoak garatzeko; baita Azti Tecnaliarekin, HPT teknologia duen packaging-eko I+D-rako.

 

Araban sortutako proiektu hau lurralde gehiagora zabaltzeko asmoa duzue…

Jakina. Hastapenak Euskadin egin arren, 2019ko urtarrilean Madril eta Bartzelonara zabaltzeko helburua dugu, betiere euren langileek ardurazko elikadura izateko irrika duten enpresen eskutik. Gure hurrengo erronka Europako beste herrialde batzuetara zuzentzea da, janari beganoa banatzen espezializatutako enpresekin batera.

 

Informazio gehiagorako: www.mindfoodland.com

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.