Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 20 uztaila, 2022

Immersia, datuen analisi arloko startup gipuzkoarra, euskal ETEetara iritsi da “BIND 4.0 SME Connection” ekimenaren bidez

Seda Tosun-ek (CEO) eta Samara Ruizek (CTO) sortutako Immersia startup gipuzkoarrak, beraizik espezializatua dagoenak ikusizko adimenean, 3D bistaratzean eta erreplika birtualen nahiz ingurune interaktiboen bidezko datuen analitikan, berrikuntza irekiko BIND 4.0 azelerazio- programaren hirugarren edizioan parte hartu du.

 

Edizio horretan, Immersia-k biki digital batean oinarritutako proiektu bat garatu du Sidenor-ekin (liderra altzairu luze berezien produkzioan eta kalibratzeko produktuen hornitzailea) elkarlanean. Berrikuntza irekiko plataformaren BIND 4.0 SME Connection ekimen berriaren lehen edizioan parte hartuz, Immersia-k etapa berri bati ekingo dio euskal ETE industrialen eskutik.

BIND 4.0: mugarri bat bidean

BIND 4.0 azelerazio-programan parte hartu ostean, Immersia-k biki digital batean (Digital Twin)
oinarritutako konponbide berri bat aplikatu zuen Basauriko Sidenor lantegian, MES sistemako
informazio osoaren aurkezpena hobetzeko. Hori lortzeko, lantegi osoaren 3D maketa interaktibo
bat prestatu zuten eta, eskura zituzten datuez baliatuz, hainbat markagailu eta informazio geruza
(denbora erreala, historikoak, txanda bakoitzekoak, etab.) sortu zituzten. Horrez gain, gailu anitzeko
aplikazio bat diseinatu zuten modu intuitibo eta interaktiboan eskuratutako datuak
bistaratzeko.

Immersia-rentzat, BIND 4.0 programa mugarri bat izan da bere ibilbidean. Startupeko kideek
hauxe esan digute: “BIND 4.0 programak konfiantza handia sortzen du startup parte-hartzaileen
artean beste enpresa batzuekin konektatzeko orduan. Garatuta eta balizko bezeroei erakusteko
moduan dagoen teknologia baten bidez norbere balioa frogatu ahal izateak aukera ematen digu
merkatura iristeko” diote. Bestalde, Sedak hauxe gaineratu du: “Gure ibilbideaz galdetzen
digutenean BIND 4.0 aipatu ohi dugu, eta bezeroek oso ongi baloratzen dute. Horri esker,
presentzia izan dugu sektoreko ekitaldi garrantzitsuetan, bai programan zehar antolatu diren
barne-ekitaldietan, eta bai parte hartzeko aukera eman diguten beste batzuetan, esaterako 4YFN
ekitaldian, zeintzuetan parte har baitezakegu programako alumni garelako”.

Izan ere, BIND 4.0 programaren bidez startupek euren proiektuak aurkeztu diezazkiekete
sektorean lider diren eta normalean irisgaitzak diren enpresei. BIND 4.0k “bidea zabaldu digu
Euskadiko ekintzailetzaren ekosisteman integratzeko eta hainbat startupekin erlazionatzeko,
harreman horietatik sortzen baitira konponbide eta kolaborazio berriak. Halaber, sakonago ezagutu
ditugu enpresa liderren erronkak eta haietako langileak, eta barrutik ikusi dugu nola egiten duten
lan. Guretzat oso baliagarria izan zen euren premiak ezagutzea, gure produktuak hobetzeko eta
etorkizunari begira haientzat lagungarri izateko. Prozesu hau guztia prestakuntza eta esperientzia
bat da guretzat, eta aurrera egiten laguntzen digu” dio Sedak.

Industria arloko ETEen erronka berriak

BIND 4.0 programa amaitu eta euren teknologia lantzeko astia izan ondoren, aukera izan zuten
startup gisa parte hartzeko BIND 4.0 SME Connection programan. “BIND 4.0 SME Connection”
berrikuntza irekiko plataformaren programa berria da, industria arloko euskal ETEei bereziki
zuzendua, haien eraldaketa digitala eta lehiakortasuna bultzatzeko. Azken urteotan, Immersia-n
produktu bezala garatu dute industria arloko ETE parte-hartzaileek eskatzen zuten konponbide
bat, eta horri esker teknologia hori ez da enpresa handiei bakarrik zuzendutako teknologia bat.
Startupeko kideen ustez “enpresa txikiagoekin lan egiteko erronkak askoz ate gehiago irekiko
dizkigu, frogatuko baitugu gai garela eurei ere laguntzeko datuen monitorizazio eta bistaratze
merkatura iristeko optimizatu dugun produktu batekin”.

“BIND 4.0 SME Connection” ekimenean parte hartu ahal izateko, Klusterren Dinamizaziorako
Erakunde (KDE) batzuek –Uptek (AFM), Aclima, Energia Klusterra eta ACICAE– hainbat erronka
planteatu zituzten, startup hautagaiek haientzako erantzunak proposa zitzaten euren konponbide
teknologikoekin. Sektorearen erronka berriei teknologiaren bitartez erantzun ahal izateko,
Immersia-ren iritziz funtsezkoa da “enpresa horiei euren lantegietako datuak bistaratzen eta

kontrolatzen laguntzea, gailu anitzeko aplikazioak eta ikusizko adimendun interfaze intuitibo eta
interaktiboak eskainiz. Horrez gain, aurreikuspenak egiteko aukera emango dien machine learning
motorra izan behar dute”. Samara Ruizek azaldu du euren proiektuak baduela helburu zehatz bat
makina-erremintaren sektorerako: “tresna zentralizatu bat eskaini nahi diegu gure bezeroei euren
datu guztiak ikus ditzaten eta, aldi berean, tresna oso intuitibo bat eman nahi diegu makinen
datuak bistaratzeko”.

Bere teknologia berritzaileari esker, “BIND 4.0 SME Connection” programako industria arloko bi
ETEk Immersia hautatu dute proiektu bana abiarazteko. Biak dira Uptek klusterreko kideak:
batetik, Dimeco, mundu mailako liderra produkzioko sistemen hornikuntzan, eta bestetik, Ona,
elektrohigadura arloko aitzindari teknologikoa. Bi ETE horiek proiektu bana jarriko dute martxan
Immersia startuparekin, helburutzat harturik datuen bistaratzea eta inteligentzia hobetzea barruko
zein kanpoko prozesuak optimizatzeko, eta baita ere kalitatearen kontrolerako teknologia
bideratzaileak erabiltzea.

Etorkizunari dagokionez, Immersia lanean ari da bere konponbideari beste teknologia batzuk
txertatzeko. Bere produktuak biki digitalen filosofia du oinarri, eta eredu, lantegi, makina eta datu
guztiak batu nahi dituzte hiru dimentsiotako espazioan, lan-ingurune errealaren erreplika leial bat
sortzeko. “Gure plataformarekin, enpresak gai izango dira modu zentralizatuan bistaratzeko
munduko edozein tokitako bezeroetan barreiaturik dauden datuak”. Aurrerapauso horrek bidea
irekiko die etorkizunean berritzen jarraitzeko. Horregatik, geoerreferentziadun datuen kontzeptua
lantzen dabiltza buru-belarri. “Beste teknologia eta sistema batzuk integratzen ari gara, hala nola
GIS datuak (Informazio Geografikoko Sistema), geokokapena, errealitate areagotu bidezko
kontrola ingeniaritzako lantegientzat edota intzidentziak kudeatzeko sistemak” adierazi du Ruizek.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi  Europako  erreferente  gisa  finkatu  da  ekintzailetzarako
18/02/2025 Emprendimiento

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako

Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.