Iñigo Urkullu Lehendakariak ekintzaileen ahalegina aitortu eta euskal ekonomiaren martxa ona azpimarratu du
Iñigo Urkulluk amaiera eman dio CEBEKen Batzar Nagusiari. Bertan, ekintzaileen “ausardia” aitortu du beren proiektua aurrera ateratzeko, eta euskal ekonomiaren martxa ona azpimarratu du.
Adierazi duenez, azken aurreikuspenen arabera, euskal ekonomia puntu eta erdi haziko da aurten, eta bi puntu baino gehiago datorren urtean. Gainera, bi urteetan, lanaldi osoko lanpostuak % 0,9 handituko dira, eta langabezia-tasa % 8ra jaistea espero da 2024an. Horrek esan nahi du urtero 10.000 enplegu sortuko direla eta, lehen aldiz, milioi bat pertsonak kotizatu ahal izango dutela Gizarte Segurantzan.
Gauzak horrela, Iñigo Urkulluk azkar jarduteko prest egon behar dugula nabarmendu du, aurkezten diren aukerak aprobetxatuz. Aukera horien adibide gisa BERPIZTU ekimena, Lehentasunezko Jarduera Eremuetako (ZAP) jarduerak, erakundeen arteko inbertsio-planak, euskal enpresen berrikuntzan edo nazioartekotzean laguntzeko programak edo Euskadi Next funtsak aipatu ditu.
“Hori guztia lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta zuek eragin zuzena izango duzue lorpen horietan”, esan die Lehendakariak Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren Batzarrean parte hartu duten pertsonei, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua bertan izan da.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat