INIZIA PREMIOS 2023
Albisteak 16 maiatza, 2023

INIZIA 2023 sariak eman dira Araban

‘Ekimen berritzaile berriak’, eta ‘Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak’ aintzatespenak

INIZIA DAY jardunaldiaren barruan 2023ko INIZIA sariak banatu dira. Ekitaldi horren buru Manoli Igartua Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea aritu zen, eta horrez gain, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, David Montero BIC Arabako zuzendariak ekintzailetza-teknikak Izaskun Ruiz de Apodaca, Mireia Martínez eta Amaia Calleja Arabako Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendariak ere parte hartu zuten.

Sari horiek kultura ekintzailea sustatzea xede duen INIZIA Arabacampus programaren barruan ematen dira, eta programa horretan elkarlanean aritzen dira hala UPV/EHUaren Arabako Campusa nola BIC Araba. Haren helburua, honako hau: enpresa ekimen berritzaileak dakartzaten eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak saritzea.

Sariek bi kategoria dituzte. ‘Ekimen berritzaile berriak’ kategoria pertsona hauei zuzenduta dago: UPV/EHUko tituludunak edo graduatu ondokoak eta edozein ziklotako ikasleak; edo UPV/EHUn egindako ikerketaren emaitzaren ondorioz sortutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.

Atal horretan, ‘Across The Shopper–Investigación y conocimiento del consumidor’ izeneko proiektua izan da irabazlea. Kontsumitzailearen ikerketan eta analisian espezializatutako aholkularitza-enpresa bat da Across The Shopper, eta saltokietan aukerak detektatzea du helburu. Neuromarketinean oinarritutako merkatuen ikerketa-teknika horiek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainei hurbiltzeko jomuga du.

Bi pertsona daude proiektuaren atzean: batetik, Xavier Cros, aditu handienetako bat datu horiek shopper marketing delakoaren palankak aktibatzeko ekintza zehatz bihurtzeko moduan; eta bestetik, Jesús Alonso, 30 urtetik gora daramana Nestlé Españan zuzendaritza-postuetan.

Bigarren saria Guillermo Cano, Marina Aguilar, Goizalde Badiola, Manuel María Graña eta Igone Moraisek garatutako ‘JantzIA’ proiektuak jaso du. Estimulazio bioelektrikoko espazio- eta denbora-ereduak larruazalaren mailan aplikatzeko sistema bat da. Elektrodoak hobeto, erosoago eta seguruago aplikatzeko, horiek jantzi doigarri batean integratuta egongo dira, elektrodoek larruazalaren gainean duten kokapen espaziala pertsonalizatzeko.

Produktua erabiltzaile partikularrei zuzentzen zaie eta erabilera ludiko eta terapeutikoa du; zehazki, giharretako eta eskeletoko gaitzen bat duten pertsonentzat da, edo, besterik gabe, etxetik irten gabe erlaxatu nahi dutenentzat.

Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak’ kategoriari dagokionez, lan hauek lortu dute saria: Leire Díezen ‘Desarrollo de andamios vasculares por impresión 3D’ lana, 3D inprimaketan oinarrituta protesi baskularrak lortzeko tintak eta biotintak garatzeko eta ezaugarritzeko helburua duena; Unai Díaz de Guereñuren ‘Sostenibilidad en proyectos de servitización’ izeneko lana, ekonomia zirkularreko estrategietan oinarritutako merkataritza- eta kudeaketa-eredu berri bati buruzkoa; eta Jorge Salazarren ‘Diseño y desarrollo del módulo de incidencias multimedia de una plataforma BIM con realidad aumentada para la asistencia en la ejecución de operaciones de ingeniería y construcción’ izeneko lana, multimedia edukia ohar geoposizionatuetan sortzea eta lotzea barne hartzen duena oso informazio baliotsua, zuzenekoa eta berehalakoa ematen duten elementuak izaki.

INIZIA PREMIOS 2023

INIZIA PREMIOS 2023

Lotutako albisteak

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.