Innitius euskal startupak 3,8 milioi euro jaso ditu Europako Batzordeko EIC Accelerator-ren deialdian, FineBirth “Emakumearen Osasun Patologien Diagnostikoa, zerbikalen sendotasuna aztertuz” proiektuari esker.
EIC Fund erakundeak eskaintzen duen itzuli beharrik gabeko dirulaguntza eta inbertsioa da. Konpainiaren helburua gure gizartean haurdun dauden eta jaioberriak diren milioika emakumeren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da, patologien inpaktua murriztuz, hala nola, garai aurreko erditzea, erditzea eragitea edo minbizi zerbikala.
Innitiusen lehen produktua, FineBirth, Erditze Goiztiarreko Mehatxuen (APP) diagnostikora bideratzen da; patologia hori baita haurdunaldian zehar pazienteak ospitaleratzeko arrazoi nagusietako bat.
Bere egoitza nagusia Bilbon (Bizkaia) duen spin-off honek bere metodo berria emakumearen osasunaren beste patologia batzuetan aplikatzeko asmoa du. Bere helburua munduko ‘sendotasun zerbikalaren’ datu-baserik handiena eraikitzea da, emakumearen eta jaioberriaren osasuna maila globalean era drastikoan hobetzeko erabil daitekeena.
Innitius, Granadako Unibertsitateko eta Andaluziako Osasun Sistemako spinoff-a, 2017ko abenduan sortu zen Rubén Molina, Konpainiako CEOa, eta Francisca Molina doktorearen eskutik. Azken hau, enpresako zuzendari klinikoa da, beste 8 bazkide sortzailerekin batera, eta gaur egun, Tortsioko Uhinen erabileran oinarritutako teknologia berritzaileak garatzen jarraitzen dute.
Enpresa-proiektuak hainbat erakunderen inbertsioa jaso du: esaterako, Botín Fundazioa, Seed Capital Bizkaia, Basque FCR, WA4Steam eta sektoreko beste Business Angels-ren eskutik. Guztira, 1,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatua lortu du, eta horrekin batera, 800.000 euro baino gehiagoko laguntza, besteak beste, ENISA, EIT Health, BEAZ edo SPRI erakunde publikoetatik jasotakoa. 2020an, CaixaBankek DayOne-ren bidez banatzen duen Emprendedor XXI Saria jaso zuen bere ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen laguntza izan duena.
info+: innitius.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?