Innoprot: Botiken baheketa hobetzeko teknologia berritzailea
Bioteknologian espezializatua, Innoprot lanean ari da 2007tik, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ‘spin-off’ enpresa gisa sortu zenetik. 15 urte hauetan, euskal konpainiak teknologia berritzailea garatu du farmakoen baheketa hobetzeko.
Horretarako, in vitro zelula-sistemak multiplexionatzeko produktuetan eta teknologietan ardaztu du bere ikerketa-ildoa, sendagaiak aurkitu eta garatzeko saiakuntzak egiteko. “GPCR baheketarako teknologia patentatuarekin, gai gara konposatuak eraginkortasun handienarekin identifikatzeko, baina nahi ez diren albo-ondorioak saihestuz”, azaldu dute enpresatik.
Zelula-mintzean kokatuta, GPCR hartzaileek alteratutako jarduera dute hantura-gaixotasunetan, gaixotasun kardiobaskularretan edo minbizian. “Gaur egun, azken belaunaldiko medikamentuen %50ek eragiten diote hartzaile horri, eta horrek erakusten du zer garrantzitsua den haren jarduera-aldaketak hautematea ahalbidetuko duten teknologien garapena”, azpimarratu dute Innoprotetik.
Aplikazio horiekin batera, enpresa bioteknologikoak garatutako teknologiak GPCR, fibrosi eta gaixotasun neurodegeneratiboetan (Alzheimer, Parkinson edo ELA) oinarritutako baheketa-zerbitzuak ere ahalbidetzen ditu. “Farmaziako zerbitzuen hornitzaile gisa ibilbide profesional luzea duten sendagaiak aurkitzeko teknologien arloko esperientzia uztartzen duen ikertzaile-talde bat dugu”, adierazi dute.
Bere zerbitzuei dagokienez, Innoprot zelula-lerro egonkorrak eskaintzen ditu gene-barietate zabal baterako edo siRNA sekuentzietarako. “Eskatutako DNAen diseinutiketa sintesitik hasi eta lerro zelularra edizioararte, muturretik muturrerako lerro zelularraren garapena eskaintzen dugu”. Zerbitzu horri DNA klonazioa eta proteinen adierazpena batzen ditu, baita ere proteinen interakzio-zerbitzuak. “Kidetasun-etiketetan oinarritutako garbiketa-plataforma teknologiko bat erabiltzen dugu, errendimendu handiko analisirako eta elkarreraginen identifikaziorako bereziki diseinatua”, azaltzen dute Innoprotetik.
Innprotek parte hartzen ari den azken proiektuetako bat ‘Osasunberri’ da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa. Proiektu honen helburua da euskal sektore bioteknologikoko enpresen arteko lankidetza sustatzea, osasun-sektoreak banaka aurre egin behar dien erronkei aurre egiteko mugak gainditzeko. Helburu komun horrekin, ekimenak testak, terapiak, asistentzia eta konexio digitala bezalako arloetan jarduten du. “Osasunberrik hainbat test lortu nahi ditu. Horretarako, diagnosi-test berrien inguruan soluzio teknologikoak eta fabrikazio-gaitasunak garatzeko I+Gko plataformak ditu”, proiektuaren arduradunek azaldu dutenez.
+info: innoprot.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.