Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 29 apirila, 2022 Ekintzailetza

Javier Vicente (Ocurrencias): “Gure proiektu guztiak berrerabilitako produktuekin egiten ditugu. Ekonomia zirkularra oinarrizkoa da guretzat”

Arabako enpresak erakusketak eta ekitaldiak diseinatzen eta muntatzen ditu. Bere azken proiektuan moketak berrerabiltzen ditu, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako terapia okupazionaleko tailer baten bidez.

Ocurrencias enpresak ekitaldi eta erakusketetarako mota guztietako altzariak eta elementuak diseinatzen eta muntatzen ditu 2018tik. Gasteizen kokatuta dago, eta hainbat bezerorentzat proiektuak egin ditu, hala nola El Boulevard merkataritza-gunearentzat, Xabide taldearentzat edo Arabako Foru Aldundiarentzat. Bere ezaugarrietako bat materialak modu arduratsuan erabiltzea, ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna dira. Adibidez, bere azken proiektuetako batek arlo horiek lantzen ditu, Oinarri Elkartearekin batera, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei terapia okupazionala eskainiz. Elkarrizketa honetan Javier Vicente sortzaileak enpresaren hastapenei, Oinarri proiektuari eta Ocurrencias enpresaren etorkizunari buruz hitz egin du.

Nola sortu zen Ocurrencias? Nolakoa izan da enpresaren ibilbidea?
Ocurrencias nahi pertsonal batengatik sortu zen. Nik arkitektura ikasi nuen, eta duela urte askotatik ekitaldien sektorean lan egin dut. Betidanik gustatu izan zait sektore horri aplikatutako sormen-arloa, oso iragankorra baita. Horregatik, aurrera pausoa eman nuen eta Ocurrencias marka sortu nuen 2018an.
Hasiera guztiak gogorrak dira. Mundu guztiak dakienez, pandemia iritsi zen, eta horrek asko eragin zigun. Bi urteko biziraupena izan dugu enpresan, ekitaldiak egokitu baitira. Harreman sozialarekin zerikusia duen guztiak izugarrizko aldaketak izan zituen, eta sektorearekin zerikusia genuen enpresa guztiek asko sufritu genuen. Zaila izan da, baina egoera honen amaieran gaudela uste dut.

Zeintzuk dira zuen proiekturik garrantzitsuenak?
Batzuk oso bereziak dira niretzat. Lehenetako batzuk, adibidez 2018ko Gabonetako zuhaitza izan zen, upelez egina, Gasteizko Udalarentzat. Oso proiektu interesgarria izan zen, deigarria, eta oso harrera ona izan zuena. Enpresarentzat ezinbesteko abiapuntua izan zen, gure lehen urtean egin baikenuen. Eta, gero, askotariko proiektuak daude, oso proiektu desberdinak egin ditugu. Gasteizko El Boulevard merkataritza-gunean, altzariak egin genituen haren atsedenlekurako, eta oso harrera ona izan zuen. Beste bat, adibidez, Arabako Foru Aldundiarentzat, “Martiodako erlikiak” erakusketa eginez.

Ekonomia zirkularreko eta ingurumen-jasangarritasuneko arloak oinarrizkoak dira guretzat. Gure proiektuetan lehendik ditugun elementuak berrerabiltzen saiatzen gara, edo ez bada posible elementu berriei bigarren erabilera bat ematea bilatzen dugu. Materialen erabileran eta horiek aplikatzeko moduan arduratsuak izaten saiatzen gara beti.

Zertan datza Oinarri Elkartearekin lankidetzan egin duzuen azken proiektua?
Ekimen honen helburua ekitaldietan erabiltzen dugun moketari bigarren bizitza bat ematea da, beste ekintza batzuetan entregatzeko zorroak eta karpetak sortuz. Horrela, ekonomia zirkularra lantzen dugu, moketa birziklatze eta berrerabiltze prozesu oso zaila baitu. Oinarri elkartearekin lanean ari gara, eta oso pozik gaude emaitzarekin eta harrera onarekin. Ingurumenaren eta ekonomia zirkularraren arloez gain, ekimen honetan tailer okupazionalen arloa landu nahi dugu. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei jarduera bat garatzeko aukera ematen zaie, eta hori funtsezkoa da haientzat, haien beharretara egokitutako jarduerak egin ahal izatea hain zuzen ere. Oso harro nago ikusgarritasuna emateaz, eta pandemian hainbeste sufritu duen kolektibo bati laguntzeaz.

Etorkizunari begira, zer plan ditu Ocurrencias enpresak?
Merkatuan presentzia handiagoa lortu nahi dugu, eta gure jarduera gehiago zehaztu. Tresna egokiak ditugu, baina digitalizaziorako urratsak eman nahi ditugu. Zenbait prozesu teknifikatzea oso baliagarria izan dakiguke diseinuak irudikatzeko, edo gure ideia bezeroei eramateko eta proiektuak gauzatzeko. Gainera, gero eta proiektu teknologikoagoak egiteko xedea dugu.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.

Lotutako albisteak

25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Angel Robles Marzianos 27 maiatza, 2024 Ekintzailetza
‘MARZIANOS’ gozoki osasungarrien atzean dauden sekretuak
Irakurri gehiago
Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak