Jon Vallecillo Lazcano, V3D: 3D Imprimaketa Ortoprotésikaren zerbitzura
V3Den ortoprotesiaren sektorerako fabrikazio gehigarriaren potentzial guztia aplikatzen dute, eskaneatu eta 3D imprimaketarako sistema erabiliz ortopedia produktua egiteko. Jon Vallecillo Lazcano, V3D Design & Craft-en sustatzaileak azaltzen duenez gai dira plantilletatik. “Sektoreko profesionalen eskura jartzen ditugu, bai produktu bukatuak, zein fabrikazio eta formazio espezializatuak ad-hoc”.
Bere formatu handiko eta kostu baxuko imprimatzaile sistema eskala handira garatu, frogatu eta fabrikatzeko helburuarekin, orain, inbertitzaileak proiektura sartzeko aukera zabaldu dute, eta, horrez gain, beren zerbitzuen komunikazioa eta hedapena lortzeko laguntza behar dute.
Jon, ¿Zeintzuk dira bideratzen zareten bezeroen profilak?
Batez ere, gure ortopedia produktuak eta fabrikazio tresnak estatuko eta nazioarteko tekniko ortopresikoei eskeintzen dizkiegu.
Eta gainera, formatu eta eskakizun handiko 3D imprimaketari buruzko dugun gure jakintza dela eta, industria-sektore ugaritan fabrikatzeko egokiak diren irudi bolumen handiko 3D-eko imprimagailuak eskaintzen ditugu.
¿Eta zein da 3VDdek ematen duen balio erantsia? Ortoprotesiaren sektorera, ekoizpen sistema tradizionalaren birmoldaketa ekarri dugu: fabrikazio modu berriak, prozesuak bizkortzen dituzten sistema eta material berriak, kostuak murrizten dituztenak y, beraz, Pazienteen asebetetze handiagoa ere sortzen dutenak.
Joan den urtean, Oro Medical Care azokan parte hartu zenuten, Europako Hegoaldeko azoka nagusia
Horrela da; azkenengo edizioak esparru bat eskaini zion 3Dko inprimaketaren aurrerapenei eta bere aplikazio sektorean, eta bertan 3Dko imprimagailuek aplikazio ortopedikoetan dituzten ezaugarriak eta abantailak zehatz-mehatz aukezteko aukera izan genuen.
Aurrerapen teknologiko etengabeak nabarmen handitzen dira bai kalitatean, bai arintasunean; 3D ekoizpen-abiadura gero eta handiagoa da eta horrek sektorearen aprobetxamendua errazten du.
Ez da sektore erraza.. ¿Zeintzuk dira zuen ostoporik handienak?
Ortopediaren sektorean dagoen teknologien ‘iragazkortasun’ eskasa, digitalizazioa nahiko mantsotzen du. Gainera, fabrikazio gehigarria etengabe eboluzionatzen duen ekoizpen-sistema bat da eta honek derrigortzen du egindako diseinuak egunean mantentzea eta baita egiten diren berrikuntzak eta hobekuntzak etengabe aurkeztu, hauek gure bezeroei modu eraginkor batean helarazteko.
Eta momentu honetan, zein erronketetan ari zarete lanean?
Formatu handiko eta kostu baxuko gure imprimagailuak garatu, frogatu eta fabrikatzeko, alde batetik, inbertsoren laguntza beharko dugu eta bestetik, era berean, beharrezkoa zaigu fabrikazio modu berri honen abantailak ortoprotesiaren sektorera eramatea. Horregaitik, gure zerbitzuen komunikazio eta hedapenerako laguntza behar dugu.
Informazio gehiago: www.v3designandcraft.com
Lotutako albisteak

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Enpresa gazteiztarrak web diseinua, konponketa, mantentze zerbitzuak eta SEO posizionamendua eskaintzen ditu