oroi
Ekintzailetza
Elkarrizketak 18 uztaila, 2018

Jorge Maylin eta Iñaki Aranburu, Oroi; gure nagusiengan emozioak piztu errealitate birtualaren bidez

HAMAR pertsonatik ZORTZIK lotura emozionala bizi izan dute OROI sistema erabiltzean nagusientzako egoitzetan; Errealitate Birtualeko esperientzia batek sorrarazi dizkien emozioak azaltzeko gai izan dira!

HAMAR pertsonatik ZORTZIK lotura emozionala bizi izan dute OROI sistema erabiltzean nagusientzako egoitzetan; Errealitate Birtualeko esperientzia batek sorrarazi dizkien emozioak azaltzeko gai izan dira! Honen sustatzaileek “OROI EFEKTUA” deitzen diote.

Jorge Maylin eta Iñaki Aranburuk, EYWA SPACEren laguntzaz, pertsona nagusiak zoriontsu egiteko helburua hartu zuten; horretarako, errealitate handitu eta errealitate birtualean aplikatutako NN.TT.-ak baliatu dituzte.

 

Errealitate birtuala bestelako Errealitatea lantzeko, gure helduena!
Hala da! OROI 360ºko ‘barneratze bidezko esperientziak’ dituen errealitate birtualeko plataforma da, eta esperientziok bereziki helduen gustura diseinatuta daude. Orokorrean, errealitate birtualaren bidezko ongizate emozionala bilatzen dugu.

 

Emozioak lantzeko zuen lanabes nagusiak entretenimendua eta pentsamenduaren estimulazioa dira.
Hasteko, entretenitzea bilatzen dugu, pertsona nagusiek (eta bereziki laguntza behar dutenek eta mugitzeko arazoak dituztenek) beren etxeetatik esperientzia emozionalak bizi ditzaten. Pertsona nagusi batek horrelako esperientziak bizitzeak emozio oso positiboak ateratzen ditu. Honek profesionalak eta erabiltzaileak konektatzea ahalbidetzen du.

Pentsamenduaren estimulazioari dagokionez, potentzial handia dutela ikusten dute gure bezeroek, batez ere arreta eta memoria lantzeko ariketetan bizitzako barneratze-esperientzietan. Momentu honetan ariketa hauen diseinu eta onarpenean dihardugu.

 

Nolako esperientziek pizten dituzte haien emozioak?
Leku ezagunak bisitatu ahal izatea eta erabiltzaileek hauek beren iraganeko bizipenekin lotzea oso zirraragarria izan ohi da… Umetan iragandako kaleak edota lagun eta ezagunekin biltzen zireneko lekuak oroitzen dituzte.

Natura giroa eta animaliei loturiko esperientziek ere eragin handia dute, batez ere bake eta lasaitasunezko sentsazioagatik.

Azkenik, landa giroko lanbideei edo sukaldaritzari loturiko esperientziek ere arrera ona dute.

 

Eta lan guzti hau arreta pertsonalizatuarekin egiten da, pertsona eta egoera bakoitzari egokituz…
Bai, edukien stock handia dugu, beraz erabiltzaileak beti identifikatzen dira haietako baten batekin, gainerakoekin ere gozatu arren.

Memorian kalte gutxi edo oso azalekoa duten erabiltzaileentzako bideoak ere badaude; beste batzuk, aldiz, memoria kaltetuago dutenentzat.

 

Zuen aktibitatea helduentzako zentroetan garatzen duzue, ala banakakoei ere eskaintzen diezue?
Momentu honetan gure aktibitatea egoitza eta eguna igarotzeko zentroetan garatzen da. Edozelan ere, banakakoei asistentzia eskaini ahal izatea, etorkizunera begira dugun helburuetako bat da. Pertsona nagusi guztiek esperientzia birtual hauekin gozatzea gustatuko litzaiguke, dela beren etxeetatik, dela dauden zentroetan.

 

Zoragarria iruditzen zaigu zuen lanarekin pertsonei hainbeste lagundu ahal izatea. Nork lagundu dio OROIri enpresa martxan jartzen?
Hasteko, gure kide diren Eywa Space-ren laguntza jaso dugu. Teknologian eta estrategian lagundu digute, eta haien laguntzarik ezean, ezin has genezakeen proiektu hau.

Donostia sustapena eta BIC Gipuzkoa-k Ekintzaile-Txekintek programaren bidezko enpresen sorkuntzarako emandako laguntza ere eskertu nahi dugu.

Azkenik, gure lehenbiziko bezeroek ere lagundu gaituzte, haiekin estuki jardun baitugu orain dugun produktura heldu arte.

 

OROI posible egiten dute:

Jorge Maylin: Co-CEO, Lidertza ekintzailea eta berrikuntzan graduatua Mondragon Unibertsitatean. LEMON COOPERATIVA-ren fundatzaileetakoa, berrikuntza eta nazioartekotzearen aholkularitzan ziharduen enpresa.

Iñaki Aranburu: Co-CEO, Lidertza ekintzailea eta berrikuntzan graduatua Mondragon Unibertsitatean. LEMON COOPERATIVA-ren fundatzaileetakoa, berrikuntza eta nazioartekotzearen aholkularitzan ziharduen enpresa.

EYWA SPACE: Errealitate handituan eta errealitate birtualean espezializatutako Venture Builder-a.

Informazio gehiagorako: www.oroi.info

 

+info: www.oroi.info

Oroi

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.