ReclamoSeguro.es-en abantaila nagusietako bat, aseguru-konpainiei erreklamazioak egiteko sortutako lehen plataforma especialista izatea da. 2018an hasi zuen bere ibilbidea, “merkatuaren beharraz ohartu ginenean, batez ere, aseguratuen eta, eta ezbeharren bat izan eta aseguru-etxeei erreklamatu behar dietenak”, azaldu du bere CEOak, Julen Arraiza. Helburu honekin sortu zen enpresa hau, pertsona fisiko eta juridikoei edozein kalte jasan ondoren, eskubide bezala duten kalte-ordaina erreklamatzen laguntzeko “eta askotan, aseguru-etxeek ukatu egiten diete”.
Aseguratuen interesak defendatzen dituen lehen Legaltech plataforma zarete..
Ezbehar mota desberdinen aurrean beste erreklamazio-plataforma batzuk badaude ere (adibidez, hegaldiak bertan behera uztea, bankuak, txartelak, auto-istripuak, etab.), gure desberdintasuna aseguruen sektorearen dugun espezializazioa da: mota guztietako aseguruak erreklamatzen ditugu, erreklamazioaren muntatik aparte, txikienetik handienera eta konplexuenera.
Sektorean esperientzia eta espezializazio nabarmena dugu. Ekosistema osoa ezagutzeaz gain, aseguru-konpainiak, perituak, mota guztietako aseguruen polizak eta erreklamazioa egin behar duten bezeroen beharrak ere dakizkigu. Aseguru-zuzenbideko ezagutza eta espezializazio hau da, konpainia bati aurre egiteko orduan kasu arrakastatsu bat lortzeko behar dena.
Ez dirudi erraza helburu horiek lortzea aseguru-konpainien aurrean.
Ez, ez da helburu erraza, batez ere defendatzea dagokigun kasu batzuetan konplexutasun maila dela eta, baita ere, aseguru-etxeek kalte-ordaina erreklamatzeko orduan jartzen dituzten oztopoengatik. Hala ere, gero eta konbentzituago gaude, kasuak irabazi ahal izateko modu bakarra abokatu espezialisten kudeaketa ona dela, erreklamazioaren hasieratik amaierara, eta honekin batera, gure bezeroei dagokien kalte-ordaina lortzeko ezagutza-maila eta pertseberantzia.
Hala ere, pozik gaude defendatzen ditugun kasuen %99tan gure bezeroen aldeko kalte-ordaina lortzen dugula esatearekin.
Aseguratutako pertsonen polizetan, beren konfiantzako legelariak izendatzeko eskubidea dago, horregatik ordaindu beharrik gabe. Segur aski, ez dituzte xehetasun horiek ezagutzen kontratu bat sinatzen dutenean…
Horixe, askotan gertatzen den zerbait da. Bezeroek ez dakite estaldura juridikoa dutela eta konfiantzazko abokatu bat izendatzeko eskubidea dutela, haren ordainsariak ordaindu beharrik izan gabe.
Gainera, ez dakite aseguru konpainiako abokatu independente batekin lan egitea aseguratuaren interesen alde egingo duten bermea dela, Hau da, kalte-ordainik handiena lortzeaz arduratuko da, aseguru-konpainiako abokatu batekin lan egiten badu lortuko ez duena, seguraski: hauek, interes-gatazka dute, eta aseguru-konpainien interesak zaindu beharko dituzte, ez aseguratuenak. Azken finean, aseguru-konpainiek urtero eman behar dituzte onurak, eta hauek nabarmen handitu daitezke, ordaindu beharreko kalte-ordainak zenbat eta txikiagoak izan.
`Reclamo Seguro’-ren balio bereizgarrietako bat da irabazitako kasu bakoitzeko soilik kobratzen duzuela.
Bai, gure eredua arrakastatsua da: gure bezeroek kalte-ordaina lortzen badute soilik kobratzen dugu. Erreklamazio bati ekin aurretik, kasua aztertu, bezeroekin hitz egin eta 24 orduko epean kalte-ordaina bideragarria den ala ez adierazten diegu; Hala bada eta bezeroak onartzen badu, erreklamazioa hasten dugu.. Defendatzen ditugun kasu guztietatik % 99 arrakastatsuak dira. Oso harro eta pozik gaude, gure bezeroek eskubidetzat dutena lortzen dutelako.
Lege-esparru honetan proposamen aitzindari gisa jaio zineten. Zer bilakaera izan du ordutik hona sektoreak? Aseguratutako pertsonak lehen baino gehiago jabetzen al dira beren eskubideez eta erreklamazioez?
Bezeroek kontratatzen dituzten zerbitzuengatik beren eskubideak eskatzeko modua aldatu dela ikusi dugu, batez ere aseguruen sektorean; aseguratu askok badakite, uste duten kalte-ordaina lortzen ez badute eskubidea dutela hori lortzeko erreklamatzeko, eta hau hilero jasotzen ditugun kontaktuen gorakadarekin egiaztatu dugu; gehienak auto eta etxe-aseguruei buruzkoak dira.
Alarma-egoeran, asko ugaritu dira enpresa-aseguruen erreklamazioak eta heriotzak.
2019an, BIC Gipuzkoak lege-zerbitzuak emateko proiektu berritzailerik onena hautatu zintuzten. Zer suposatu zuen errekonozimendu honek Reclamo Segurorentzat?
Errekonozimendu hori lortzeak bultzatu gintuen ReclamoSeguro.es abiaraztera eta martxan jartzera, Zalantzarik gabe, BIC Gipuzkoaren programari eta tutoretzari esker, jarraitu beharreko urratsak kudeatu eta planifikatu ahal izan genituen … Gaur egun lanean jarraitzen dugu ReclamoSeguro.es Legaltech sektorean erreferente izan dadin lortzeko. Adimen artifizialeko app bat garatzen ari gara, barne-prozesuak automatizatzen eta hazten jarraitzeko aukera emango diguna. Sektore juridikoan urrunekoa dirudien arren, eraldaketa digitala jarraitu beharreko bidea da abokatu bulego bat aro digitalean bereiztea eta bezeroen beharretara egokitzea lortzeko.
Covid-19ak erreklamazioen kopurua handitu du. Familia askok ezin izan diete agur esan beren senideei, eta ezin izan dituzte polizetan jasotako hileta-zerbitzu guztiak jaso. Nola erreklamatu dezakete kaltetuek kasu horietan?
Tamalgarria da familia askok bizi behar izan dutena. Mota horretako aseguruen helburua da pertsona bat hiltzen denean kudeaketa guztiez arduratzea: gorpua lekualdatzea, aberriratzea, tanatorioa, hileta-autoz lekualdatzea, hilkutxa, etab. Gaur egungo egoeran, kontratatutako zerbitzu horietako asko ez dira ematen ari; beraz, hildakoaren oinordekoek, aseguruaren prezioaren eta hileta zerbitzuaren enpresak eman ez dituen zerbitzuen prezioaren arteko aldea erreklama dezakete.. Dagoeneko egin ditugu horrelako erreklamazioak.
Eta pandemiak ere eragin du negozio askok galera handiak eragitea, nahiz eta enpresa asegurua izan. Nola erreklamatu dezakete kaltetuek kasu horietan?
Kontsulta asko jaso ditugu autonomoek eta enpresek beren jarduerak ixtean izandako galerei buruz. Enpresa-poliza gehienek “Etekinen Galera” klausula jasotzen dute Baina, zoritxarrez, estaldura honek ez ditu estaltzen pandemia-egoerak eragindako kalte ekonomikoak. Argitu behar da, klausula hau ohiz kanpoko egoeretan, hala nola, uholde edo sute batean jasandako kalte materialekin lotuta dagoela; beraz, pandemia poliza gehienetan ez da onartzen arrazoi bezala.
Jarduera ekonomiko baten titularrek jasandako kalte-galerei dagokienez, kalte-ordaina eskatzeko aukera bakarra administrazioari erreklamatzea izango litzateke, “Administrazioaren Ondare-Erantzukizuna” delakoarekin. Horretarako, frogatu beharko litzateke Administrazioak ez dituela beharrezko neurriak hartu eta ez duela behar bezalako arduraz jokatu. Oraingoz, gure bezeroei gomendatzen diegu itxaron dezatela auzitegiek ezinbesteko kasua aplikatzeari buruz eta hartutako neurriei buruz zer erabakitzen duten ikusi arte.
+info: www.ReclamoSeguro.es
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?