Kernovak elektromekanika aplikatzen du makineria industrial eraginkorrago eta jasangarriagoa lortzeko
Kernova ingeniaritza-enpresa, egoitza Arabako Parke Teknologikoan duena, nazioarteko ikuspegia duen konpainia gisa finkatu da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du industria-proiektuen garapenean. Ezagutza horrek sektore honetan berritzeko balio izan dio, eragingailu hidraulikoen ordez soluzio elektromekaniko askoz trinkoagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa emateko teknologia propioa eskainiz.
“Ingeniaritza adimenduna eskaintzen dugu, makinak eraginkorragoak egiteko eta ingurumena errespetatzeko”, azaldu dute arduradunek.
Birziklatze ndustria, nekazaritza industria, automobilgintza, mugikortasun elektrikoa edo berriztagarriak dira enpresa gazteak helburu dituen sektoreak. Energia aurrezteaz gain, beste abantaila batzuk ere eskaintzen ditu bere teknologiak: Hala nola, zarata 80 dezibeliotik behera murriztea, eta olioa erabiltzeak sortzen duen kutsadura ere gutxitzea. “Bezeroen beharrak asetzeko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu gure software informatikoaren eskuti”k, nabarmendu dute Kernovatik.
Bere azken apustuetako bat ‘Smart E-Motion Kitanica’ da, hidraulikoki eragiten duen makineria sistema erabat elektromekaniko bihurtzea ahalbidetzen duena. Energetikoki eraginkorragoa izateaz gain, zarata-mailak murrizten ditu eta hondakinen ekoizpena ezabatzen du, irtenbide ekologiko eta iraunkorragoetarako egungo joerekin bat eginez.
Diziplina anitzeko talde aditu batekin, Kernovak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bere soluzio elektromekanikoaz gain. Adibidez, ingeniaritzako aholkularitza-zerbitzuak, proiektuen zuzendaritza, giltza eskura proiektuak, proiektuak baliozkotzeko elementu finituen araberako prototipoak eta kalkuluak, besteak beste. “Gure zerbitzuek ingeniaritza mekanikoan esperientzia aurreratua eskaintzen dute irtenbide pertsonalizatuak sortzeko”, azpimarratu dute startup-eko arduradunek.
info+: kernova.es
Lotutako albisteak

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten
BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.