KIROLINNOBA 2019: Ekintzailetza, berrikuntza eta kirola
Osasunaren edo jarduera fisikoaren eremuarekin lotutako proiektu edo ideia bat duzu?
Gustatuko litzaizuke eremu horretan espezializatutako erakunde eta enpresekin harremanetan jartzea?
Zure proiektua egiaztatzeko, aztertzeko eta azkartzeko programa trinko batean parte hartu nahi duzu?
EDUKIAK
Prestakuntza:
Asteburu bateko prestakuntza programa bat, kirolaren eremuko berrikuntzari buruzko proiektuetarako. (Proiektuak aztertzea, hitzaldiak, lan-mahaiak, jardunbide egokiak, esperientzia errealak…).
Laguntza profesionala:
Enpresa eta erakunde espezializatuekin tutoretza zerbitzu zuzena, gutxieneko bideragarritasuna izango duen produktu bat garatzeko potentzialik handiena duten proiektuetarako.
Networking:
Kirol sektoreko erakunde eta enpresetara sarbide pribilegiatua, zure proiektua egiaztatu ahal izateko.
Experience:
Parte hartzen duten talde eta pertsonengan eragin handia duen esperientzia.
PARTE HARTU
Balidazaioa:
Feedbacka proiektuaren bideragarritasunari edo bideragarritasun ezari buruz.
Aukerak:
Sektoreko enpresekin konektatuko duzu, eta zure proiektua beren estrategian benetan txerta daitekeen edo ez ikusi.
Testuinguruan kokatzea:
Kirolaren sektorean sartuko zara eta eragileak, joerak eta merkatua ezagutuko dituzu; gainera, industriaren zati batekin harremanetan jarri ahal izango zara.
Ezagutzea:
Kirol arloko teknologia berriak ezagutuko ditugu: wearableak, aplikazioak, BigData, kirol soziala…
Tresnak:
Zuzenean konektatzen dituztenak kirol enpresak eta aurkeztutako proiekturik interesgarrienak.
ERRONKAK
Zure proiektuak jarraian adierazitako zenbait erronkari erantzun ahal izatea espero dugu:
- Hiri inguruneetan praktikatzen den kirol kopurua areagotzea.
- Hiri espazio osasungarriagoak diseinatzeko proposamenak.
- Herritarrek kirol-instalazioetan parte hartzea.
- Kirol kultura sortzeko ekintzak.
- Belaunaldien arteko kirol jarduerak
- Jarduera fisikoa aire zabaleko espazioetan. Kalea berreskuratzea.
- Kirol elektronikoek (e-sports) eskaintzen dituzten aukera berriak.
- Gamifikazioa txertatzea kirolaren eremuan
- Kirol ekitaldiak ikuspegi sozialarekin.
- Kirolaren balioak kirol espazio osasungarrietan
- Kirol espazioak antolatzea kirolarien errendimendua hobetzeko
- Kirol kluben kudeaketa hobetzeko proposamenak.
- Zure proiektua erantzuteko gai izango den beste erronka batzuk, zuk proposatutakoak
Jaso:
- Prestakuntza zeharo esperientziala.
- Osasunaren eta kirolaren sektorearekin harreman zuzena.
- 1×1 espazioak zure proiektuari buruzko orientabideak eta iritzia emango dizuten pertsona eta enpresa espezializatuekin.
- Praktikara eramandako teoria. Nola konekta dezakezu zure proiektua enpresaren beharrekin eta egiturarekin?
- Feedback erreala, jakintzan eta esperientzian oinarritua.
- Aurkeztutako gainerako proiektuekin harremana. Partekatutako lan espazioak abiatzeko aukera.
Eskaini:
- Dokumentazio guztia behar den moduan eta epe barruan aurkeztea.
- KIROLINNOBA programa osoari laguntza.
- Parte hartze aktiboa ekimenean.
- Proaktibitatea eta aldez aurretiko jarrera programa guztian zehar zure proposamena egokitu eta berriz diseinatzeko.
- Parte hartzaileekin eta erakundeekin konexio-espazioak aktiboki bilatzea.
- Gainerako proiektuan norbere onurarako ez erabiltzea horren egilea izan barik.
- Beharrezko aurkezpen guztiak egitea bertaratutako guztiek zure proiektua ezagutu dezaten.
- Aurreiritzirik gabe gozatzea horren balio eta eragin handia duen esperientziaz.
+info: https://argibideinnovacion.wixsite.com/kirolinnobagetxo
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza