Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu
Krauser Tools Solutions enpresa gipuzkoarrak aldez aurretik testatutako ebaketa-erremintak eskaintzen dizkio mekanizazioaren industriari. Horrekin batera piezak mekanizatzeko beharrezkoak diren artikuluak ere, hala nola, laser grabagailuak.
“Gure ebaketa- erreminta guztiak aldez aurretik probatu dira benetako lan baldintzetan, gure enpresa laguntzaileen bidez, eta fidagarritasun eta berme baldintza ezin hobeak eskaintzen dituzte”, azaldu dute enpresatik.
Enpresak fresatzeko makinarako eta tornurako ebatzeko erremintak ekoziten ditu, eta horien artean metal gogorrerako fresak, aluminioa, plakatxoen metal gogorrerako barautsak eta metal gogorreko plakatxoak nabarmentzen dira.
“Tresna pertsonalizatuen soluzioak ematen ditugu eta hauek behar espezifikoak dituzten bezeroentzat egokitzen dira. Metal gogorreko erremintetan espezializatuta gaude eta ebaketa soluzio unibertsalak eskaintzen ditugu, erreminta berbera mekanizazio desberdinetarako erabili ahal izateko”, zehaztu dute.
Konpainia honen balio bereizgarriena eskaintzen duen tratu pertsonalizatua da. “Oso modu hurbilean lan egiten dugu, eta bezeroaren beharrak zein diren ulertzen saiatzen gara, horiei ahalik eta ondoen erantzun ahal izateko“, azpimarratu dute Krauserretik. Enpresako arduradunen esanetan, bezero, hornitzaile eta kolaboratzaile berriak bilatzea da bere erronka nagusia. “Azken bezeroari balio handiagoa eskaini eta haren beharrak bete nahi ditugu”, diote dute.
Mekanizazio industriari eskaintzen dion ebaketa erreminten salmenta pertsonalizatuarekin, konpainiak oraindik gutxi esploratu den merkatu esparru batean bidea irekitzea lortu du. “Sektore honetan aitzindaria den negozio eredu baten alde egiten dugu”, azpimarratu dute enpresatik.
Lotutako albisteak

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten
BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.