KREOS: Zeure erronketarako sormenezko konponbideak topa itzazu!
Jon Gorroño eta Rossana Ortúzarrek JonGo estudioa osatzen dute. Bizkaiko estudio hau diseinua, garapena eta produktu digitalen kudeaketara zuzenduta dago, ‘Erabiltzailearen Esperientzian’ fokua jarriz. Pandemia garaian arazoak konpontzeko sormena bultzatzeko lanabes interesgarria sortu dute: ‘KREOS’.
Einsteinek denboraren %99a ematen zuen arazoa definitzen, eta %1a arazoa konpontzen. Hargatik, joko erraz eta praktikoa sortu dute, erronka bat argiki definitu eta konponbide sortzaile eta bideragarriak bilatzeko.
Irmoki defendatzen duzue sormena ez dela gutxi batzuen dohain bat.
Sormenak beti izan du alde misteriotsua, baina ez dago soilik pertsona sortzaileen esku. Umeek eta heldu askok sormen handia dute, azken hauetako asko sormenari lotutako lanetan jarduten ez badira ere. Gainera, beste edozein giza-gaitasun bezala, sormena praktikaren bidez garatzen da. Nahi baldin baduzu, sortzaileago izaten ikas dezakezu.
Ekimen berri orok bere zergatia du. Noiz eta nola sortu zen KREOS?
Pandemia garaian sortu zen. Arazoak konpontzera zuzendutako sormen-tailer bat egin genuen Gipuzkoako emakume enpresarien talde batekin. Aurrez aurre ezin genuenez egin, online formatura egokitu behar izan ginen. Tailerraren esperientzia hobea izateko, KREOS kartak egin genituen eta partehartzaile guztiei etxera bidali genien Kosta Ricako emakume ekintzaileen kafe batekin!
Produktu dibertigarri eta praktikoa erronka pertsonal anitzak dituztenei “konponbide sortzaileak bilatzen” laguntzeko. Profesionalak eta enpresariak…
KREOS dituzten 50 karta koloretsuz osaturiko jokoa da, arazoei konponbideak bilatzeko. Eguneroko arazoak konpontzeko sormen handiagoa izan nahi dute pertsonei zuzendua da. Konpondu beharreko erronkak pertsonalak nahiz profesionalak izan daitezke. Hainbat startup teknologikoren dinamiketan aplikatu dugu, baita diseinu-estudioetan eta coaching eta aholkularitzaren munduko hainbat profesionalekin.
Zenbatutako karta-joko honen bidez arazoetarako konponbide sortzaileak errazten dira lau fasetan zehar.
Hala da:
- Beroketa:
Hasiera-fase hau beroketarako da. Ez du zerikusirik arazoaren konponbidearekin, baina jokorako prestatzeko balio du. Nahi izanez gero, lehenengo faseko kartara salto egin dezakezu.
- Arazoa:
Fase honetan landu beharreko erronka edota arazoa definitzen da. Eguneroko arazoa, antolakuntzari lotutakoa edota beste edozein erronka indibidual zein kolektiboa izan daiteke. Fase hau amaitzean erabiltzaileak erronka argiki definitua izango du eta hurrengo fasera sartu ahal izango da.
- Konponbidea:
Behin erronka definiturik dugula, konponbide sortzaileak bilatuko dira. Ideiak epaitzea saihetsi behar da. Ez da erantzun okerrik; beraz, epaia eta kritika albo batera utzi behar dira.
- Ekintza: Fase honetan ekintza-plana osatzen da konponbidea benetan aplikatzeko.
Nagusiki nori zuzenduta dago jokoa?
– Gai pertsonalak landu nahi dituen 13 eta 70 urte bitarteko pertsona orori.
– Ekintzaile eta autonomoei.
– Erakundeetako taldeei eta startupei.
– Ahokulari eta coachei.
KREOS JonGo-ren produktuetako bat da; gehienbat ‘Erabiltzailearen Esperientzia’-ra eta Interfaz-en Diseinura dedikatzen zarete.
JonGo Design Durangon (Bizkaia) kokatutako erabiltzailearen esperientziaren bidezko estudioa da. Produktu digitalak diseinatu, garatu eta kudeatzen ditugu erabiltzailearengan oinarritutako diseinu-metodologiak baliatuz. Gure eginkizuna diseinuaren bidez gizarteari transformazio-digitalean sartzen laguntzea da. Erabiltzailearen esperientzia atsegin dugu edertasunak eta bideragarritasunak bat egiten dutenean.
Jon eta Rossanari buruz
Jon Gorroño / Erabiltzailearen esperientzien Diseinatzailea.
Formakuntzaz informatikoa naiz, baina bokazio sortzailea dut. Diseinua ikasi nuen bi alor hauek uztartzeko. Muturrekin lan egiten dut, zenbakiak eta emozioak, automatizazioa eta artisautza. Erabiltzailearen esperientzia atsegin dut edertasunak eta bideragarritasunak bat egiten dutenean.
Rossana Ortúzar / Harreman publikoak.
Distantzia laburrak atsegin ditut, baina teknologiarekin ez dut hain harreman ona. Aurrez aurreko marketing-ean moldatzen naiz hobekien. Beroa baino hotzagoa naiz (edozein eratako kapelek zoratzen naute) eta oso kafe zalea naiz!
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe