Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak
Finantzaketa eskuratu ahal izatea erronka garrantzitsua da oraindik kultura- eta sormen-sektoreentzat. Europako Kultur Agenda berriak berariaz aipatzen du hori, eta ekonomiaren aldetik, kultura- eta sormen-industrientzako ekosistema onuragarriak sustatzea helburu jartzen du; horretarako, finantzaketa eskuratu ahal izatea, berrikuntzarako ahalmena, egile eta sortzaileentzako bidezko ordainketa eta sektoreen arteko lankidetza beharrezkoak izango dira.
2016tik, Europak badu Europako Inbertsio Funtsak kudeatutako kultura- eta sormen-sektorearen berme-tresna, eta Europa Sortzailea programaren bidez helek dakioke horri; tresna hori hasiera pozgarria da eta sendotu egingo da. Gainera, beste tresna batzuk ere aztertzen jarraituko da, adibidez mikrofinantzaketa kolektiboa eta babesen, fundazioen eta elkarte publiko eta pribatuen bidezko finantzaketa pribatua. Europar Batasunaren epe luzeko hurrengo aurrekonturako (2021-2027), Europako Batzordeak proposatu du Europa Sortzailearen, Europako ikus-entzunezko obrei eta kultura- eta sormen-sektoreei laguntzeko programaren finantzaketa handitzea, 1.850 milioi eurora arte.
Kultura- eta sormen-sektore horiek osatzen dituzten mikroenpresa eta ekintzaileak ez daude ohituta enpresa-tresnekin lan egitera, eta denbora gutxi daukate kudeaketa-lanetan aritzeko. Hori dela eta, Administrazioa eredu berriak arakatzen ari da sektore horiek finantzaketa eskura izan dezaten, eta arakatze-lan horren adibideak ugariak dira.
Txosten honen helburua kultura- eta sormen-sektoreen profilean sakontzea, euren finantzaketa-beharrak identifikatzea eta behar horiei erantzuna emateko aplikatzen ari diren tresnak aztertzea da.
Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak [pdf, 1 MB]
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko