LABEAN: Landa eremuan berrikuntza soziala pizten
LABEAN, gizarte-berrikuntzan oinarritutako proiektu pilotua da. Abangoardiako lan-tresnen bidez, ekimenak eta pertsonak astindu, lagundu, dinamizatu eta konektatu ahal izateko, Euskadiko landa-eremu behartsuen garapen sozioekonomikoa bultzatu nahian: Añana, Arabako Mendialdea eta Enkarterri.
LABEAN, LANDA EREMUAN BERRIKUNTZA SOZIALA PIZTEN, proiektuan eragileek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta, oro har, gizarte zibilak espazio eta helburu komunak partekatuko dituzte, lurraldea eraldatzen eta landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin. Sarean lan egiteko eredu berri bat eraiki nahi da, arazo zaharrei irtenbide berriak bilatzeko.
Berrikuntza soziala aukera bat da landa-eremuarentzat, aurre egin beharreko erronkei irtenbideak bilatzeko. LABEAN proiektuak honako premisa hauek ditu ardatz:
– Eskualdeetako behar sozialei erantzutea.
– Pertsonak zentroan jartzea, beren kezka, gaitasun eta ezagutzekin.
– Lanaren ikuspegi sistemikoa balioestea, sor daitezkeen aliantzetan arreta jarriz.
Berrikuntza soziala jada existitzen diren eta proposamen tradizionalekin konpondu ezin izan diren arazo sozialei irtenbide berriak eta desberdinak ematen dizkien diziplina gisa defini daiteke.
Ikuspegi horretatik, jarduera ekonomikoak eta enplegua sortzen eta finkatzen, landa-gizartearen ongizatea hobetzen, biztanleria finkatzen eta lurraldea eraldatzen lagundu nahi du LABEANek, eskualde bakoitzean dauden aukerak azaleratu eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak asmatuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak baloratuz, tokiko erakundeak lurralde-dinamizazio eta kohesioaren partaide bihurtuz, eta eremu publiko eta pribatuen arteko hainbat lankidetza sustatuz edo, besteak beste, gobernantza-modu berriak eraikiz.
Labeanek berrikuntza sozialerako beste bost proposamen gehitu ditu Arabako Mendialderako, Enkarterrirako eta Añanarako
LABEANek larunbatean aurkeztu zituen joan den irailetik garatzen ari den kosorkuntza- eta prototipo-prozesuaren ondorioak: Gizarte berrikuntzarako bost proposamen berri, proiektuaren jarduera-arloetarako: Enkarterri, Arabako Mendialdea eta Añana.
Saioa online egin zen eta Jone Fernández Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar politiketako zuzendariak parte hartu zuen.
Añanako eskualdeak energiarekin lotutako bi proposamen aurkeztu zituen:
- Lehenengoa plataforma bat da, herrietan komunitate energetikoak martxan jartzearen ontasunaz sentsibilizatzeko tresnak dituena. Prototipoak, besteak beste, mezu hori zabaltzeko bideo bat egitea planteatzen du.
- Bigarrena martxan dagoen proiektu bat da: Lasierrako Energia Komunitatea. Sustatzaileek komunitate horren abantailak azaldu zituzten: fakturetan aurreztea, gastuak murriztea eta herrietako baliabideak askatzea beste behar batzuetarako, kontzejuak eta udalerriak ahalduntzea, ikatza kentzea edo merkatu elektrikoaren gorabeheren mende ez egotea.
Enkarterriren proposamena Mugikortasun Laborategi bat izan zen. Aurkeztutako prototipoak pertsonen, udalerrien eta jarduera ekonomikoen arteko lotura hobetzeko ‘esperimentuak’ egitea proposatzen du, eskualdeen arteko kohesioa indartzeko eta baliabide iraunkorrak sortzeko. Hasiera batean, laborategia Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasunean zentratuko da, beste udalerri batera joan behar baitute ikastera.
Arabako Mendialdeak bi prototipo aurkeztu zituen:
- Lehena Mendimedia da. Eskualderako informazio eta komunikazio-plataforma bat da, eta bertan gaur egun dauden hedabideak biltzen dira, elkarren artean osa daitezen (webguneak, prentsa, irratia, bideoa) eta informazioa batera zabal dadin bide guztietatik, sare sozialetatik hasi eta Telegram-eraino.
- Bigarrena ekintzaileen sare bat da, eta bere helburua da eremu horretako ekintzailetza dinamizatzea hain zaila den ekintzailetasunaren bidean hasi nahi dutenei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza emanez. Interneten egoteaz gain, sareak Arabako Mendialdeko Labean Gunean fisikoki kokatzea planteatzen du.
Bost proposamen horiekin, jada hamaika dira Labean proiektuak, garapen fase desberdinetan, landa garapen elkarteekin elkarlanean Añanako, Enkarterrirako eta Arabako Mendialdeko eskualdetan, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak bultzatuta.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza