Leartibai Sariak
Albisteak 3 abendua, 2024

Lea-Artibai eskualdeko talentu ekintzailea eta negozio aniztasuna saritu dituzte Leartibai Sariek

Leartibai Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometitua dagoen erakundea da eta bere misioetako bat negozio berriak sustatzea da

Leartibai Sarien hirugarren edizioko sariak banatu ziren joan den ostegunean, azaroak 21, Amorotoko udaletxeko aretoan. Ekintzailetza bistaratu eta eskualdeko ekintzaileei errekonozimendua ematea helburu duen ekimen hau Leartibai Fundazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen lankidetzarekin.

Aurtengo Leartibai Sarien ediziora 37 proiektu aurkeztu dira guztira, iaz baino 6 gehiago; izan ere, urtetik urtera ekimen hau gero eta gehiago sendotzen ari da eskualdeko ekintzaileen artean. 2023-2024 epealdian Lea-Artibai eskualdean negozio berri bat martxan jarri duten ekintzaileak parte hartu dute lehiaketan. Horrela, haien lana goraipatzeko eta bultzatzeko asmoz, 5 kategoria saritu ziren, kooperatiba onenari saria bertan behera gelditu zen, eredu horretako negoziorik ez delako sortu.

 

Sarituak

 

  • Negozio-ideia berritzaile onenari saria, 2.000 € + garaikurra.

NAIVET – Albaitaritza integratzailea (Ondarroa)

Ekintzailea: Naiara Arantzamendi

“Laguntza ikaragarria da. Babes ekonomikoaz gain, gehien bat, Leartibai Fundazioak emandako laguntzagatik, denbora guztian ondoan duzun laguntzaile bat bezala delako.”

 

  • Ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onenari saria, 1.500 € + garaikurra.

ARTAKA – Zirko-motrizitatea. Arte eszenikoak (Ondarroa)

Ekintzailea: Nahia Iparragirre

“Indar handia ematen dit sari honek eta baita herritarrek nire negozioari sare sozialetan eman dioten babesak. Nire proiektuan sinisten duzuela adierazten dit.”

  • Merkataritza establezimendu onenari saria, 1.500 € + garaikurra.

ANIE – Erropa, osagarriak eta bitxiak (Ondarroa)

Ekintzailea: Jaione Peña

“Sari hau indargune bat da, azken finean, enpresa bat sortzeko erabakia ez da erraza eta gaur egun zailagoa dela esango nuke. Honelako egitasmo batek errekonozimendua ematen digu. Espero dut ekimen honek aurrera jarraitzea. Laguntza handia da, bai ekonomikoki eta baita prozesu guztian laguntzen digutelako.”

  • Emakume ekintzaileari saria, 500 € + garaikurra.

ZENTRALA –  taberna-jatetxea (Berriatua)

Ekintzailea: Olaia Urresti

“Ostalaritza mundutik nator eta otsailean Zentrala hartzeko aukera aurkeztu zitzaidan. Oso gustura nago emandako pausoarekin. Sari honek poztasun eta motibazio handia ematen dit, gure lana garaikur honetan islatuta ikusten delako.”

 

  • Gazteek sortutako negozio-ideia onenari saria, 000 €-ko 5 sari + garaikurra.
  1. ALEX REAL FOOD – Dietista eta dibulgatzailea (Markina-Xemein)

Ekintzaileak: Alex Arrate

“Sari hau jasotzea ohore bat da, motibazioa ematen dit aurrera jarraitzeko. Ondo etorriko zait eguneroko gastuei aurre egin eta eskaintzen ditudan zerbitzuetan inbertitzeko.”

 

  1. BABBEL KAFETEGIA (Markina-Xemein)

Ekintzaileak: Asim Intizar

“7 urtez egon naiz kafetegian lanean, ireki zenetik, eta negozioa eskualdatzeko aukera sortu zenean, nik neuk hartzea erabaki nuen. Proiektu polita, toki ederra eta bezeroak ere onak.”

 

  1. ETXABE ODRIOZOLA ERAIKUNTZAK (Etxebarria)

Ekintzailea: Julen Echave

“Nire lehen soldata, sei hilabete eta gero, orain jaso dut. Argi neukan negozioa bideratuta eta gastu guztiak ondo kontrolatuta izan arte ez nuela soldatarik kobratuko, eta orain, nire lehen soldata eta sari hau jaso ditut. Pozarren nago!”

 

  1. HABIXI – Fisioterapia zerbitzuak (Ondarroa)

Ekintzailea: Jugatx Gil

“Sari honek laguntza ekonomiko handia suposatzen du niretzat. Arnasaldi bat. Egindako gastuei aurre egiteko eta lasaitasunez aurrera egiteko.”

 

  1. SORMEN LANTEGIA – Tailer artistikoak (Etxebarria)

Ekintzailea: Mikele Sotil

“Poztasun handia eman dit sari hau irabazteak. Aurrera jarraitzeko pizgarri bat da eta sortzen jarraitzeko materiala erosteko erabiliko dut sari ekonomikoa. Leartibai Fundaziotik jasotako laguntza ikaragarria izan da, gogotsu ekiteko eta aukera ezberdinak planteatzeko laguntza handia eman didate.”

 

Laguntza ekonomikoaz gain, irabazleek eta ekintzaile guztiek, oro har, Leartibai Fundazioa bidelagun izango dutela azpimarratu zuen Esti Plaza, Ekintzailetza eta Talentu arduradunak “Leartibai Fundazioko ekintzailetza-teknikariak prest egongo gara beti zuen proiektuaren etapa bakoitzean behar duzuen laguntza eskaintzeko” eskualdean ekintzailetza sustatzeko duten konpromisoa berretsiz. Izan ere, negozio-ideiaren garapenean eta azelerazioan aholkularitza etengabea eskaintzen zaie ekintzaileei eta, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegiko espazioetan kokatzeko lehentasuna izateaz gain, Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hartzeko erraztasun guztiak ematen dizkiete.

 

Gazteentzako 5 sari

Bizkaiko Foru Aldundiak Lea-Artibaiko 12 udalerriekin lankidetzan sustatutako Udal Gaztedi Lea-Artibai 2024 proiektuaren baitan eman dira aurten ere gazteentzako 5 sariak. Gazteen emantzipazioa bultzatzea helburu duen proiektu hori Leartibai Fundazioak kudeatzen du eta eskualdean negozioa jarri duten 5 gazteen artean 10.000 € banatzea ahalbidetu du.

 

Instagram lehiaketa

Proiektuak ezagutzera eman eta herritarrak ere sariketa honetan murgiltzeko asmoz, Instagramen lehiaketa bat abiarazten da proiektu gustukoena saritzeko eta “like” ematen duten herritarren artean zozketa bat eginez. 2.500 bozka baino gehiago jaso dituzte aurtengo proiektuek Instagramen eta “like” gehien jaso dituena Artaka proiektua izan da. Lehiaketan parte hartu duten herritarren artean egindako zozketako irabazlea aldiz, Ondarroako Nagore Saraiva izan da, eta bai berak eta baita Artakak “Hamen Bertokoa” tokiko elikagaiez osatutako otzara bat jaso zuten ostengunean, ekitaldiaren baitan.

 

Ekintzailetza kultura hedatzen

Leartibai Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometitua dagoen erakundea da eta bere misioetako bat negozio berriak sustatzea da, ekintzaile hasiberriei zein hazkunde-prozesuan dauden enpresen bidelagun izanez. Leartibai Sariak ekimenarekin ekintzailetza kultura hedatu, kooperatiba eredua sustatu eta balio erantsi handiko enpresa berritzaileak bultzatzen jarraituko du Fundazioak, eskualdeko ingurune ekonomikoaren eraldaketan eta jasangarritasunean lagunduko duten negozioak, hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.