LEADERS IN TECH: 4.0 talentua Adimen artifizialean, Konputazio Kuantikoan, Blockchain eta Zibersegurtasunean
Adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, blockchain eta zibersegurtasuna, gure ekonomia eta gizartea eraldatzen ari diren 4 oinarrizko teknologia digitalizazio eta berrikuntza-prozesuetan.
Gaur egun, industria teknologikoa kultura eta ezagutza transmititzeko bide nagusia da, aldaketa sakonagoak eragingo dituena, eta honekin lotuta, eskari digitalei eta bai berrikuntza zein ekintzailetza kultura zientifikoari buruzko oinarri berriak finkatuko dituena:
- Zeintzuk dira teknologia honen garapenaren azken aurrerapenak?
- Zer erabilera-aukera eskaintzen dituzte epe laburrean eta luzean?
- Zer proiektutan ari dira lanean eremu publikoan eta pribatuan?
- Nola egokitu behar dira erakundeak teknologiak eskaintzen dituen aukeren aurrean?
- Zeintzuk dira etorkizuneko erakundeetan eskatuko diren profilak?
LEADERS IN TECH konferentzia online ospatuko da azaroaren 6an. Bere helbururik nagusiena galdera horiei erantzuna ematea da, Adimen artifizialaren, Konputazio Kuantikoaren, Blockchain eta Zibersegurtasunaren garapenaren eta aplikazioen lidergoan dauden pertsona eta erakundeen kezkak eta ezagutzak plazaratuz.
Ahaztu gabe teknologiak eta negozioak batera joan behar dutela benetako eragina lortzeko. Horretarako, euskal teknologia eta enpresa egoera aldatzen ari diren gure ekosistemako erakundeen lidergo-adibideak nabarmenduko dira. Eragile hauek, teknologia garapenaren eta berrikuntzaren eragile gisa dituen erronka eta aukerei buruz duten ikuspegia partekatuko dute.
Ekitaldiaren helburua 4.0 talentua ikusaraztea da, profil digitalak, zientifikoak eta teknologikoen eskaera laborala laguntzeko; funtsezkoak baitira 4.0 industriarako eta euskal ekonomiaren eraldaketa digitalerako.
Egitarau osoa eta izen-emateak:
www.ilb.eus/es/evento/leaders-in-tech-bilbao-conference/
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat