Lehendakariak ekintzailetzarako deia egin du, euskal erakundeen babesarekin eta laguntzarekin
Lehendakariak “eskua luzatuta” euskal erakundeen laguntza eskaini die orain proiektu ekintzaile bat hastea baloratzen ari diren pertsonei. Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Iñigo Urkulluk ELDUren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean.
Ekitaldian omenaldia egin zaio Higinio Artetari, azpiegitura elektrikoetan eta energia berriztagarrietan diharduen familia-talde honen sortzaileari. Bertan, Lehendakariak bideari ekiteko deia egin die “lehen urrats hori baloratzen eta bueltaka ari diren ekintzaileei”, eta euskal erakundeen laguntza eta bere eskua eskaini dizkie hasierako une zailenetan.
ELDUri buruz, Iñigo Urkulluk nabarmendu du ilusioa dela 60 urte hauetan izandako ibilbidearen “osagai” nagusia, eta adierazi du enpresa-talde hau pertsona askorentzat eredu dela eta “amets edo asmo gisa hasten diren ideia horiek lehenengo zutik jartzeko eta gero urrats sendo eta irmoz aurrera egiteko gai direla frogatzen duela”.
Hala, gogorarazi du ELDU familia-enpresa izatetik 600 pertsona eta 6.000 bezero izatera igaro dela, “zuen arrakasta-eredua esportatuz eta familia handi baten espirituari eutsiz”- esan du.
Lotutako albisteak

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin