Lookierok 17 M €-ko finantzazio-erronda egin du
Lookierok 17 euro bildu ditu finantzazio-erronda batean. Operazioa Londresko MMC Ventures venture capital enpresak lideratu du oraingo beren inbertsiogile All Iron Ventures-en babesarekin. Errondan, halaber,bost inbertsio-talde berrik parte hartu dute: Bonsai Partners, 10x, Fondo Santander Smart, Seed Capital Bizkaia eta GCRPV.
Kapital-ekarpen honek aukera emango dio enpresari Bilbon daukan egoitza nagusiaren hazkundea bultzatzeko, bere merkatu nagusietan duen lidergoa indartzeko, nazioarteko zabalkundearekin jarraitzeko eta bere predikzio-algoritmoen eraginkortasuna hobetzeko.
Oier Urrutiak, 2015ean sortu zuen Lookiero emakumeentzako on-line erosketa zerbitzu guztiz pertsonalizatua da. Webean zenbait galdera erantzun eta gero etxean 5 janzki jasotzen dituzte beren estilo, tamaina eta lehentasunen arabera, eta gero eskuratu edo itzuli egin daitezke.
Bere proposamenekin asmatzeko Lookierok Adimen Artifiziala eta personal shopper taldea konbinatzen du. Zehazkiago, enpresak garatu duen algoritmoak milaka bezeroren elkarrekintzak aztertzen ditu eta erabiltzaile batek bidalitako janzkiekin gelditzeko dagoen probabilitatea zenbatesten du. Datuok lagungarriak dira personal shopper-ek beren aukeraketak hobetu ditzaten eta bidalketekin asmatzeko.
Adimen artifiziala eragiketa, biltegiratze eta logistika arloetan ere aplikatzen da, eta enpresari aukera eman dio zenbait sistema garatzeko bere nazioarteko zabalkundeari eusteko Europako 7 herrialdetan eta aurten 3 milioi janzki baino gehiago bidaltzeko aukera emango dio.
Gaur egun Lookierok milioi batetik gora erabiltzaile dauzka eta 2018an haren sarrerak %200 handitu ziren. Oier Urrutiak dioenez hazkundeak jarraitzeko aukera handiak ditu lortutako finantzaketa eta inbertsiogileen nazioarteratzeari esker.
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.