Maialen Borda, ‘Ouka’: ametsik gabeko bizitza, izarrik gabeko gaua…
Moda espezializazioan Diseinu ikasketak amaitu eta sektorean esperientzia hartu ondoren, Maialen Borda gazteak marka anitzeko bere aurreneko denda zabaldu du Arrasaten: OUKA “Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua” esaerarekin hasi zen eta Internet, Sare Sozialak eta Amazon izan zituen euskarri, gerora hazi eta negozio gisa egonkortzeko. Gipuzkoako Kamarak saritu du inguruarekiko konpromezua eta TIK-en aplikazio egokiagatik.
2018an bigarren denda zabaldu dute Beasainen, eta horretarako gazteak kontratatu dituzte talde dinamikoa sortuz, merkatuaren eskaera berriei aurre egiteko asmoz: “Gure arrakastaren gakoak motibazioa, irrika izatea eta egiten dugunaz gozatzea da.”.
Arrasate, 2014. Bertara hurbildu zinen gizarte eta ekonomiaren gatazka pil-pilean zela…
Proiektuari ekin genionean inork ez zekien Fagor itxiko zutenik; herri kooperatibista hau hautatu genuen estrategikoki, euskal hiri handienetatik eta kate eta biltoki handietatik urrun dagoelako: arrasatearrok bertoko kontsumora jotzen dute, euren kaleei bizitasuna emanez.
Lokala ekonomiaren ekaitzean bertan zabaldu arren, gure ilusioa eta proiektuarekiko ardurari esker, Oukak sustraiak finkatu zituen ekonomiaren mesfidantza sasoi hartan.
Lehenago diseinatzaile ibili zinen, eta denborak aurrera egin ahala, zeure negozioa zabaltzera ekin zenion.
Bai, krisi garaian dagoeneko desagertu den proiektu batean partehartu nuen eta ehun piloa eskuratu nituen. Hauekin bilduma bat sortu nuen eta dendan saldu genituen. Prezio onargarrian zeuden, eskulana baizik ez baitzen gehitzen.
Lan honekin batera, Donostiako modako izenpe bateko dendari/estilista lana nuen, eta bertan asko ikasi nuen.
Karrerako bost urteetan zehar eskaparate, visual merchandising, estilismo, irudi, diseinu, sormen eta ehunen esparruetan asko ikasi nuen. Ezagutza eta esperientziari irrika, kemena eta lana gehituz gero, geure helmugetara iristeko gai gara!
Zure bezeroek arropa eskuragarriagoa eta aldagarria eskatzen dute…
Sektorearen zailtasunak ezagutzen ditut, sortzaile izanda nago eta. Euren proiektu bikainetan ilusio handia dute, baina aukerak behar dituzte. Gure dendetan aurkezteak profesional bihurtzen ditu.
Ouko denda fisiko gisa sortu zen, baina geroago online denda ere zabaldu zenuen. Zein abantaila ditu, zure ustez, komertzio txikiaren digitalizazioak?
Gizartearen kontsumoaren eta erosketarako joera berrien analisiak errealitatearekin aurrez aurre ipintzen gaitu, enpresa eta pertsona oro biziko duguna. Hortaz, teknologia berriekin elkarbizitzen ikasi egin beharko dugu.
Arintasuna eta berehalakotasuna direla eta, sare-sozialak online saltzeko tresnarik oparoena dira. Bezeroarenganako eragin zuzena dute; argazkiaren bidez dendara sartu, erreserbatu eta online salmentak egiten dituela ikus dezakegu. Eskaparate eta katalogo interkatibo gisa jokatzen dute.
Erosteko gura eta bultzada sortzen ditugu bertoko bezeroarengan, eta inguru desberdinetako bezeroak izaten ditugu online salmentaren bidez. Eurek ere nolabait gu ezagutarazten gaituzte.
2015ean geure E-comerce sortu genuen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz: www.ouka.es . Enpresa txikia izanik, batzuetan kosta egiten zaigu webgunea kudeatzea eta produktu aldakorretara egokitzea (epe erdirako geure helburuetako bat da).
Teknologia ez da txarra eta ez du langabeziarik eragiten; gure lan egiteko era aldatzen du, baina jarduerari etekin handiagoa ateratzen laguntzen digu.
Oraintsu saritu zaitute Gipuzkoako Kamarak, inguruarekiko konpromezua eta teknologiekiko apustuagatik.
Halaxe da. Inguruneari dagokionez, Arrasateko ‘Ibaiarte’ eta Beasaingo ‘Bareak’ komertzioen erakundeen parte gara. Hauek sustatutako jarduera eta azoka anitzetan partehartzen dugu, inguruko komertzioen bizitasuna bermatuz.
Herriko proiektu txikien (Hika Basque Brand, Kaixocks, La Creme, Think Fast) aldeko apustua egiten dugu, eta aukerak sortzen ditugu. Honez gain, herriko bestelako aktibitateetan partehartu dugu, hala nola tonbolak, ikasketa-bidaiak, Kilometroak, Mondragon CF…
Teknologia berriei dagokienez, www-ouka.es Ecomercea sortu eta Amazon bidezko salmentak kudeatzeaz gain, zenbait dispositibo eskuratu ditugu eta pertsonen formakuntzaren aldeko apustua egin dugu, enpresaren digitalizazioan parte har dezaten.
Sariak bide onetik gabiltzala adierazten du, aurretik egiteko asko dugula dakigun arren…
Informazio gehiagorako: www.ouka.es
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe