Make In! Ekimen berriak merkatuarekin konektatzen ditugu
MAKE IN! programak eskualdeko industria etorkizunari begira bultzatzea du helburu. Debegesa garapen-agentziak, Debabarreneko Udalek eta eskualdean ekintzailetza babesten duten gainerako agenteek antolatutako programa da.
Ane Iturzaeta eta Asier Amutxastegi ekimen interesgarri honen talde teknikoaren parte dira. Bertan garrantzia handia du BPTD enpresa-elkarteak. <<Elkarlanean startup edota industria ekimenei lagundu nahi diegu, baita garapenean eta merkaturatzean industriari lotuta dauden ekimenei ere>>.
Ze helburu ditu Debegesa eta BPTDk eginiko deialdiak?
Industriarekin erlazionatuta dauden negozio-ideiak dituzten 3 startupen proiektu ekintzaileak sustatuko ditugu eta sei hilabetez lagunduko diegu euren azelerazioan. Ekimen honetan partehartze aktiboa dute lehen mailako aholkularitza pribatuek; hauek formakuntza-programa garatzen lagunduko dute, kontu zehatzetan proiektuei laguntzeaz gain.
Programa 2022ko apirilean hasiko da eta 6 hilabeteko iraupena izango du. Epe horretan ekintzaileek aholkulari baten eta hainbat alorretako adituen laguntza izango dute, baita hainbat formakuntza-saio eta startup partehartzaileentzat gako diren ekintza-esparru ezberdinetarako kide estrategikoak ere.
Proiektu ekintzaileak, startupak… zehazki nori zuzentzen da ekimen hau?
Programa nagusiki Debabarrenan enpresa-ideia bat duten pertsonei eta bertan sortu berri diren enpresei zuzendua da, baina gaur egun ez dute bertan finkatuak izan beharrik. Besteak beste, 4.0 industria ahalbidetzen dute teknologiari lotutako proiektuak (Ekoizpen gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, Errobotika, IA, Big Data, Iot…), ziber-segurtasuna, lan-tresna digitala…
Industriari lotutako ekonomia zirkularra eta energiaren esparruetako aktibitateak ere programan sartuko dira. Jasotako tankera ezberdinetako produktuetatik honakoa baloratuko da:
- Startup industrialak edo industriari lotuak
- “Pre-seed” eta “seed” faseetan
- Gutxieneko produktu bideragarria edo sortu bidean dena dutenak
- Industria-enpresekin lehenengo arrakasta kasuak dituztenak edo izatea bilatzen dutenak.
- 0 Industria ahalbidetzen duten teknologiekin lan egitea: Ekoizpen gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, Errobotika, IA, Big Data, Iot, Ziber-segurtasuna, eta abar)
Hortaz, startup industrialek orain Debabarrenan euren talentua eta konponbideak erakusteko aukera on bat dute.
Negozio-eredu berri bat martxan jartzen ari diren startup gehienen erronkak identifikatu ostean, formakuntzak eta aholkularitzak antolatzen dira. Honakoei buruzko informazioa egongo da:
- Talentua: Lehenengo formakuntzaren helburua talde ekintzaileak sortzeko eta taldean hazteko estrategia definitzeko gakoak ulertzea izango da. Horretarako, Startuparen beharrizanak eta beharrezko diren errolak eta profilak identifikatuko dira. Saio honetarako gure sarekoak diren ieTeam-eko kideak izango ditugu.
- Marketing Digitala: Marka digital baten irudia sortzeko eta estrategia definitzeko kontzeptu nagusiak partekatuko dira ekintzaileekin, lead-ak eta salmentak areagotzeko. Formakuntza hau gurekin kolaboratzen duen Bostnan enpresak eskainiko du.
- Finantza Kudeaketa: Kostuen egitura hobetzeko analisiak egingo dira eta startuparen errentagarritasunari eta inbertsioen planifikazioari buruzko informazioa lortzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Saio hau XXX-ek eskainiko du.
- Finantza errondak: Laugarren formakuntzarako Lawesome-ren laguntza izango dugu. Inbertsioen errondetarako eta kideen paktuetarako gakoak identifikatzen lagunduko zaituzte.
- Komunikazioa eta piching: Azken saio honen helbuau Pitching on baten gakoak azaltzea da, beronen helburu eta publikoari begira. Honez gain, ikasitakoa praktikan jartzea ere du helburu, programaren Pitching Day finala prestatuz. Saio hau START-ek eskainiko du.
Programa, aholkularitzak eta formakuntza-saioak amaitzean, startupek euren proiektu eta konponbideak aurkeztu ahal izango dizkiete Debabarrenako enpresa-sareari eta BPTDko kide diren enpresei (Pitching & Matching Day). Ekimen honetan sareko hainbat kolaboratzaile, eskualdeko enpresa erakartzaileak, inbertsore pribatuak eta beste hainbat izango dira. Gainera, Debegesako taldea saiatuko da ekintzaileen eta intereseko enpresa edo erakundeen arteko konexioak errazten.
‘Make in!’ programak erreminta eta zerbitzuen panel handia errazten du. Zeintzuk dira nabarmenenak?
Zerbitzuak
Debegesa taldetik laguntza-zerbitzuak eskaintzen dira ekintzailetza-ekimenak martxan jartzeko; ideiaren analisia, Bideragarritasun Plana osatzeko laguntza, finantzazioa eta subentzioak identifikatzeko ere, eta enpresa eratzeko eman beharreko lehen urratsei buruzko aholkuak.
Dirulaguntzak
Eskualdean enpresa-proiektu berrientzako diru eta finantzarako laguntza ezberdinak daude. Elgoibar, Ermua, Mendaro eta Mutrikuko udalek eskaintzen dituzte. Honez gain, Lanbide, SPRI Taldea eta Diputazio Foralek eskain ditzaketen laguntzak daude.
Azpiegiturak
- Enpresa berrientzako inkubagailuak ditugu (Izarra Centre Ermuan, Eibargune, Tekniker teknologia-inkubagailua eta inkubagailu berria Eibarren)
- Laborategi espezializatuak (Izarra Centre-n Iot-en laborategia, Ermuan, IMH sortzeko ekoizpen gehigarriko laborategia eta OIT Konpetentzien Zentroa Elgoibarren)
- Laguntzarako bestelako azpiegiturak: gune irekiak, coworking guneak…
Inbertsore potentzialak ezagutu:
Startupek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte ekimen batean (Pitching Day). Bertan enpresa erakartzaileak, inbertsoreak, BPTD sareko kidea, eta abar izango dira, eta partehartzaileen arteko konexioak erraztuko dira.
Aholkulariak
- Miguel Angel Arenas
- Esther Velasco
- Nati García
Ahalegin guzti honekin, eskualdeko industriak bere prozesuetan teknologia berriak hobeto ezartzen ari direla ikusiko du.
Debegesak, Debabarrenako ekonomiaren garapenerako agentzia gisa, bere laneko gakoetako bat du garapena, ekonomia-aktibitate berri bat sortzen laguntzea. Azken urteotan enpresa berri gutxiago sortu direla ikusi dugu.
Gainera, 2020n ‘Basque Precision Technology Distric’ estrategiaren barnean egindako hausnarketa da abiapuntua. Hala, elkarlanean identifikatzen dira eskualdean industriaren esparruari lotutako enpresen ekimen berriak sustatzeko baliabide interesgarriak.
Gauzak horrela, Debabarrenan jada dauden baliabideak bateratuz, eta eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu izanik, MAKE IN! ekintzailetza industrialerako Programa martxan jarri da.
Bertako talentu ekintzailearekiko dei bat al da, ala deialdi irekiagoa da? Zeintzuk dira epeak?
Harpidetzarako prozesua zabalik da jada makein.debegesa.eus webguneko galdetegiaren bidez, eta zabalik dago martxoaren 7ra arte. Gero, diziplina anitzeko talde batek, Debabarrenako ekintzailetza-ekosistemako hainbat agentek osatua, jasotako eskaerak eta hautagaitzak aztertuko ditu.
Jasotako hautagaitzarik onenek banakako entrebista baterako deia jasoko dute, programako taldearen zenbait kiderekin mintzatzeko eta horrela, proiektua hobeto ezagutzeko eta kontu edota zalantza guztiak argitzeko.
Eskalagarritasun, hazkuntza-potentziala, taldea, produktu/zerbitzua, merkatua eta eraginari buruzko kriterioak aplikatuko dira 3 Startup partehartzaileak aukeratzeko. Martxoaren 21eko astean ezagutzera emango dira hautatutako hiru Startupak.
Herrialdeak ekimen honetarako interesa erakutsi du; Euskal Autonomi Erkidego osoko erakundeek, entitateek eta enpresek bultzatu dute…
Eskualdeko udaletxe guztiak + ‘IEteam’, ‘Bostnan’, ‘Lawesome’, ‘eit Manufacturing’, ‘START’, ‘Think on marketing’, ‘Eelkargi’, ‘IMH’ Y ‘BPTD eta aholkularitzaz arduratuko diren pertsonak.
Bisitatu: makein.debegesa.eus
Lotutako albisteak

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du
Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”
Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”
Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe