Martxoaren 14an: Keiretsu Forum-en hirugarren edizioa
Aurreko bi edizioetako arrakastaren ondotik, datorren martxoaren 14an, arratsaldeko hiruak eta erdietatik aurrera, industria alorreko startup-en inbertsio-foroaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten, Garaia partek teknologikoan. Keiretsu Forum-ek, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handienak, eta MONDRAGONeko Sustapen Zentro korporatiboak elkarlanean antolatutako saioa izango da aurtengoa ere. Ekitaldia formatu presentzialean burutuko da, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), bertako areto nagusian, eta online jarraitzeko aukera ere izango da.
Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsoreak mahaiaren bueltan
Arrisku-kapitaleko erakundeek eta arlo horretan espezializatutako inbertitzaileek osatutako mahai-inguruak emango dio hasiera foroari. Bertan, inbertsio industrialean eta dibertsifikazioan duten ezagutza, esperientziak, aukerak zein zailtasunak izango dituzte hizpide.
Ondoren, inbertsio-foroa egingo da, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia duten startup-ak aurkeztuz. Enpresen hautaketa Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGON Sustapen Zentroko taldeak aurretiaz egingo dute.
Inskripzio irekia
Interesa duen orok aukera izango du Keiretsu Forum MONDRAGONen parte hartzeko eta bertatik bertara esperientzia eta aukera ezberdinak ezagutzeko. Izena ematea oso samurra da, Formulario honetan edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezua bidalita.
Keiretsu Forum-ri buruz
Keiretsu Forum munduko ‘business angel’ inbertitzaile pribatuensarerik handiena da. 53 egoitza ditu 27 herrialdetan, eta 2.000pertsonak baino gehiagok inbertitu dute, orain arte, 200 milioidolarretik gora ehunka startup-etan.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat