Ekintzailetza
Albisteak 14 urtarrila, 2020

MassChallenge azeleragailuak deialdi berri bat ireki du euskal startup-entzat

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

Abiatzeko zorian dago MassChallenge-Biscay programaren 5. edizioa. Ekimen horren helburua da laguntza ematea Bizkaia eta Gipuzkoako startup berritzaileenei, azelerazio-prozesu bat eskainiz eta bidea zabalduz nazioarteko ekintzailetza ekosisteman sartu daitezen. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta MassChallenge azeleragailu iparramerikarraren arteko akordio baten emaitza da.

 

Deialdia urtarrilaren 20an aktibatuko da eta zabalik egongo da otsailaren 3ra arte. Lehen fasean aurre-aukeraketa bat egingo da eta 25 startup hautatuko dira euren proiektua aurkeztu dezaten adituz osatutako batzorde baten aurrean. Horietatik, 15 proposamen berritzaile eta eskalagarrienak Bostonera joango dira, astebetez MassChallenge azelerazio-programan parte hartzera. Tailer trinko hori martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitartean egingo da, eta parte-hartzaileek prestakuntza espezializatua jasoko dute, tutoretza saioak egingo dituzte eta harremanetan jarriko dira nazioarteko balizko inbertitzaileekin. Gainera, hautatutako 15 startup-etatik hiruk aukera izango dute azeleragailuak urtero antolatzen duen mundu mailako txapelketako finalerdian parte hartzeko.

 

MassChallenge-Biscay programa abian jarri zenetik, Bizkaia eta Gipuzkoako 55 startup-ek parte hartu dute ekimenean. Azken edizioan hauek izan ziren MassChallenge mundu mailako txapelketaren finalerdian sartzea lortu zuten enpresak: MedicSen, diabetesa duten pertsonen tratamenduak hobetzeko app-a; Smowltech, eLearning-erako aurpegi errekonozimendurako sistema; txizaren analisiak egiteko S-There gailua eta Lukkap Data & Analytics, erabiltzaileen esperientzia aztertzeko sistema bat.

 

MassChallenge nazioarteko azeleragailu bat da, egoitzak dituena Ipar Amerikan, Europan nahiz Ekialde Hurbilean, eta erreferente bihurtu dena ekintzailetzaren ekosistema globalean. MassChallenge-Biscay programari esker, hamabost euskal enpresak aukera izaten dute urtero euren proiektuak azeleratzeko eta euren produktuak merkatu berrietara zabaltzeko.

 

Programa hori ezagutzera emateko, datorren urtarrilaren 22an saio informatzaile bat egingo da BEAZek Bilbon duen egoitzan.

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.