Metxa Bootcamp: aldatu goitik behera zure startupa 10 astetan
Erronka handi bat duzu? Zatoz Metxa BootCamp programara; hautatua izanez gero, profesional talde batek zurekin lan egingo du hamar astez zure startupean edo ideian, zerorrek jarritako helmugara iristeko.
Hau ez da programa teoriko bat. Benetako ekintzak gauzatu beharko dituzu “etxerako lan” teorikoak bigarren planoan utzita, eta zure helburua lortzeko laguntza bat besterik ez dira izango. Animatzen zara?
Nolakoa izan behar du erronkak?
Zure ideian edo startupean zentratua egon behar du, eta edozein motatakoa izan daiteke. Adibidez, “Zer egin behar dut nire ideia startup bihurtzeko?, edo “Plan komertzial bat definitu eta aurrera eraman nahi dut”, edo beste edozein erronka.
Kontuan hartuko direnak
- Zenbaterainoko erlazioa dagoen proposamenaren erronka-mailaren eta bere errealismoaren artean.
- Proiektu berritzailea da?
HAUTAKETA-PROZESUA
Erronka proposamena
Zure proiektuari eta Metxa Bootcamp programan landu nahi duzun erronkari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar duzu.
Baliozkotzea
Bai ideia edo proiektuak eta bai erronkak zenbait baldintza bete beharko dituzte programan sartzeko. Beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin beharko dituzu erronkan, lortzeko modukoa eta errealista izan dadin.
Ekintza-plan pertsonalizatu bat diseinatzea
Erronka goitik behera aztertuko da eta 10 astetan garatzeko ekintza-plan bat diseinatuko da. Halaber, eskura izango dituzu esleitutako ekintzak gauzatzeko behar diren materialak.
METODOLOGIA
Modulurik gabe
Soilik laguntzarako materiala, zure ekintza-planetarako beharko bazenu ere.
Irakaslerik gabe
Diziplina desberdinetako coach-ak, adituak eta inbertitzaileak zure zerbitzura. Harremanetan jarri ahal izango zara zure proiektuari ongien egokitzen zaizkion profesionalekin.
Asteroko helbuu errealak
Zure proiektuaren asteroko ebaluazioa eta ekintza-plan pertsonalizatu bat gauzatzea.
Onlineko harremana
Ez duzu inora joan beharko berrikuspenak egitera. Munduko edozein tokitatik parte har dezakezu programan.
Zure sektoreko adituak
Bootcamp programak diziplina desberdinetako adituak dauzka. Eskura izango duzu arlo desberdinei buruzko aholkularitza-material eguneratua.
Zure erronka gainditzen ez baduzu
10 asteren buruan berrikuspen guztiak gainditu badituzu baina ez bazara iritsi zure erronka betetzera, matrikularen zenbatekoa itzuliko dizugu. (Lehen edizio hau doakoa da).
info+: www.metxa.com
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.