MONDRAGON – Keiretsu Forum Inbertsio Industrialeko Foroaren bigarren edizioa
Iragan otsailaren 23an egin zen MONDRAGONen eta Keiretsu Forum-en eskutik Inbertsio Industrialaren bigarren foroa GARAIA parke teknologikoan. Sustapen zentroaren bitartez antolatzen du Korporazioak foroa eta Keiretsu Forum-en parte-hartzearekin. Erakunde honek 2.000 inbertsore baino gehiago ditu, 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu dituztenak ehunka enpresetan.
Ekitaldira Estatu osoko 120 bat ordezkari gerturatu ziren, gehienak ekosistema ekintzailearekin zerikusia dutenak (korporatiboak, enpresa ertain eta txikien ordezkariak, kontsultoreak, abokatuak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, instituzioak, enpresa inkubatzaileak eta azeleradoreak, inbertsio kudeatzaileak, inbertsore pribatuak…) eta noski MONDRAGONen kooperatibetako ordezkaritza zabala ere presente izan zen.
Ekintzailetza industrialak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Europan eta interes handia pizten ari da, hala inbertsio ratioak gora egin du arlo horretan. Gainera, ekintzailetza industriala merkatuan hazi nahi duen edozein produkturen berrikuntza prozesuaren ondorioa da eta MONDRAGONek sustatu nahi du, aipatu foroen antolakuntzarekin.
MONDRAGON azken zazpi urteotan merkatuan bere marka MONDRAGON Emprende-rekin kokatzen ari da, oinarri teknologikoa duten enpresak eta hazkunde gaitasuna dutenak erakarri nahian.
MONDRAGONen Enpresa Sustapen Zentroko zuzendari Joseba Sagastigordiaren esanetan, egitasmoaren helburuak korporazioaren estrategiarekin lotuta daude.
Ekitaldia mahai inguru batekin hasi zen, eta bertan parte-hartu zuten besteak beste, Jose Perez Berdud, Fagor Automationek zuzendari nagusiak, eta Nerea Aranguren, Danobat taldeko berrikuntza arduradun eta Idekoko zuzendari orokorrak. Era berean, inbertsioen arloan esperientzia handia duten, Jose Javier Armendariz, Clave Capital-eko CEOa eta Alberto Diaz Gonzalez, Beable Capitaleko bazkide sortzailea ere mahai inguruan izan ziren.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.