Mondragon Unibertsitateak Hego Koreako erakunde ezberdinekin harremanak sendotu ditu
Hego Korea erreferentziazko herrialdea da Mondragon Unibertsitatearen nazioartekotze-jardueren barruan. Mondragon Team Academy sareko laborategi guztietako LEINN – Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko 230 ikasle/ekintzailek Hego Koreara egin dute ikasturte honetan beraien ikaskuntza-bidaia edo learning journey-a. Ikaste bidaia horretan, Asiako berrikuntza-ekosistema eta erreferentziazko enpresak ezagutzen dituzte, eta proiektu ekintzaileak garatzen dituzte.
Gainera, campus guztietako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE-dual) 30 ikaslek, marketing digital ibilbidekoak, ere herrialde horretan egin dute nazioarteko egonaldia aurten.
Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), Lander Beloki (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa) eta Aitor Lizartza (Mondragon Team Academyko koordinatzailea) bertan zirela, Mondragon Unibertsitateak agenda bizia garatu du, eta horren barruan lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Sungkonghoe University-SKHUrekin, ikasleen trukea areagotzeko eta jarduera akademikoak elkarrekin garatzeko.
Aipatzekoa da, halaber, Jeju Development Centerrek, Happy Bridge Management Institutek eta Mondragon Unibertsitateak sinatutako esparru-akordioa, Jeju uhartean ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko bi aldeen artean.
Hirugarren akordioa Byulmuri Social Cooperative-rekin sinatu da, ikastetxe berritzaileak biltzen dituen erreferentziazko sare batekin.
Sinatutako akordioez gain, Mondragon Unibertsitateak Jeju Forum for Peace and Prosperity-n parte hartu du bi txosten aurkeztuz: lehena, MONDRAGONen eredu kooperatiboari eta horrek lurralde-garapenean duen eraginari buruzkoa, eta bigarrena, Mondragon Team Academyren hezkuntza-proiektuari eta haren nazioarteko ekintzailetza-ekosistemari buruzkoa. Jeju Forum nazioarteko urteroko hitzordu bat da, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duena, eta erronka globalei buruz eztabaidatzen da hainbat diziplinatako nazioarteko adituekin.
Bisitaren ekitaldi garrantzitsu bat Happy Bridge Management Institute – HBMIk gizarte berrikuntzari buruz antolatutakoa izan zen. Bertan, Mondragon Unibertsitatea – Mondragon Team Academy, TZBZ, Ashoka Korea eta C.dot-eko ordezkariek parte hartu zuten, LEINN Graduko ikasle eta graduatuekin batera.
Lotutako albisteak

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.