Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak-Mondragon Team Academy-ren bitartez AI POWER eta EYWA SPACErekin akordioa sinatu du
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, alde batetik, Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatearen bidez, eta, bestetik, AI POWER eta EYWA SPACE enpresek, venture builder-ak Inteligentzia Artifizialean eta AR/VRan, akordio bat sinatu dute startup berriak sortzeko esparru bat eraikitzeko, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko inkubazio eta azelerazio programen barruan
Akordio hori 2020-21 ikasturteaz geroztik abian jarritako lankidetzaren emaitza da, non venture building programa bateratuak garatu baitziren, emaitza garrantzitsuekin.
Zehazki, programaren bi edizio egin ziren LEINNen, Irungo, Oñatiko, Bilboko eta Valentziako laborategietako ia 100 ekintzailerekin. 100 negozio-aukera inguru aztertu ziren, eta horietatik 9 startup sortu ziren.
Horietatik 5ek hasierako inbertsioa altxatzea lortu dute (500.000€ altxatuta lehen hilabeteetan). 2021-22 ikasturte berrirako ezarritako helburua MTAko gainerako laborategietara zabaltzea da.
+info: www.mondragon.edu
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean
"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan
Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat