Mondragon Ventures
Albisteak 3 urtarrila, 2025

Mondragon Ventures, ekintzaileentzat eta inbertitzaileentzat partner kontsolidatua 2024an

MONDRAGON Ventures Sustapen Zentroak Estatuko eta nazioarteko 13 forotan parte hartu du azken hiruhilekoan, eta 480 inbertsio proposamen aztertu ditu, kooperatibentzat eta lehentasunezko sektoreentzat proiektu interesgarriak identifikatuz.

MONDRAGON Venturesaren lanak helburu korporatibo bat du: etorkizuneko sektoreetan jarduera eta negozio berriak bultzatzea, eta ekintzailetza guneetan eta inguruneetan presentzia handitzea eta finkatzea. Jarduera hori funtsezkoa da oraindik ere MONDRAGONentzat, eta horrela islatzen da 2025-2028 Politika Sozioenpresarialean.

 

Eskualde eta Estatu mailako ingurune estrategikoak

Hainbat ekitaldi eta ingurune interesgarritan egon da MONDRAGON azken hilabete hauetan. Alde batetik, Startup Olé (urriak 8-10, Salamanca), Estatuko eta nazioarteko inbertitzaileak eta ekintzaileak konektatuz, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago, 700 hizlari eta ehundik gora mahai-ingururekin. MONDRAGONek horietako batean parte hartu zuen, arrisku kapital korporatiboaren eskutik etorkizuneko industriari nola planteatu eta forma eman izenburupean, startupen aurre-hautaketan parte hartzeaz gain.

Bestalde, MONDRAGON ekintzailetza eta inbertsio inguruneetan kokatzeko lanarekin jarraituz, B-Venture (urriak 15-16, Bilbo), El Correok antolatutako ekitaldia, ezinbesteko hitzordua da lurralde mailan. Ohi bezala, MONDRAGON Ventures inbertitzaileetako bat izan zen, eta hainbat korporazioen balio kontrasteari buruzko mahai-inguru batean ere parte hartu zuen, ekintzailetza eta dibertsifikazioa bultzatzeko startupekin lankidetzan.

Nabarmentzekoa izan da, halaber, B Acceleration Week ekitaldian parte hartu izana (irailaren 23-24, Bilbo). BAT -B Accelerator Tower- dorrearen bigarren fasearen inaugurazioaren testuinguruan antolatu zen ekitaldia. Ekosistema berritzaile horrek korporatiboak, startupak, scaleupak, inbertitzaileak eta sektoreko agente interesgarriak biltzen ditu, eta MONDRAGON Ventures-ek Eroski eta Laboral Kutxa kooperatibekin batera parte hartu zuen. Ekitaldiak 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen mundu osoko hainbat lekutatik, 30 herrialde baino gehiagoko 100 startup berritzaile baino gehiago eta lehen mailako 60 hizlari, berrikuntzako eta ekintzailetzako azken joerei buruzko esperientziak, ikuspegia eta ezagutza partekatuz.

 

Amaia Egia, Waykip Murcian

Gainera, aurten ere ekosistemako epaimahai aditu gisa parte hartu da hainbat ekitalditan:

NTT Data Foundationek antolatutako Awards Spain 2024 sariak, non Mondragon Unibertsitatea ere egon zen, startupen aurre-hautaketan parte hartzen. Waykup Murcia inbertitzaile eta startupen foroa (urriaren 29-30, Murtzia). Ekintzailetza teknologikoa sustatzen jarraitzea du helburu, Agrofood sektorearen presentzia nabarmenarekin, eta 100 inbertitzaile baino gehiago izan zituen, bai Estatukoak bai nazioartekoak.

SILO Summit 2024 ekitaldian (abenduak 2-3, Madril), MONDRAGON Venturesek epaimahai gisa parte hartzeaz gain, Bexen Medical kooperatibak eta Multiverse Computing, ingurune korporatiboko startup partaidetuak, terapia aurreratuei buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuten, eta hainbat alderdi jorratu zituzten, hala nola ekosistemak gorabidean dauden eremuetan lidergoak maila globalean sendotzeko duen garrantzia.

 

Nazioarteko ikuspegia

Hainbat dira dagoeneko MONDRAGON Ventures sarearen parte diren nazioarteko ekitaldiak. Frontiers Health (urriaren 17-18, Berlin), mundu osoko korporazio, inbertitzaile eta startupak Berlinen bildu zituen osasun digitalaren Europako ekitaldian. Aurtengo edizioan, Naru Healthcare izan da horietako bat, MONDRAGONek parte hartu duen startupa.

Iraunkortasunaren arloan Europa mailan erreferentzia diren ekitaldiak ere, The Business Booster (urriak 16-17, Bartzelona) eta Tech Tour Energy & Decarbonisation (azaroak 26-27, Essen). Biek izan dute MONDRAGON Venturesen ordezkaritza, epaimahai gisa eta, bereziki, Tech Tourrek antolatutako ekitaldian, zeinak 80 konpainia eta 140 inbertitzaile europar baino gehiago bildu zituen, aplikazio sektorial espezifikoei eta Venture Clientingaren aukera eta erronkei buruzko mahai-inguruan parte hartuz.

Bestalde, The Business Booster ekitaldiak, EIT Innoenergyk lagundutako 150 aktibo baino gehiagoren nazioarteko erakusleihoa, soluzioak aurkeztu zituen hainbat interes eremutan, hala nola: elektrizitatea, gasa eta beroaren sorrera; sare elektrikoak/azpiegitura; energiaren biltegiratzea eta energiaren/azken erabiltzailearen kontsumoa.

Mondragon Ventures

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.