MUBIL Mobility Awards sariek mugikortasun adimendun eta jasangarriko proiektu berritzaile onenak bilatuko dituzte
MUBIL Mobility Awards sarien laugarren edizioak gaur ireki du hautagaitzak aurkezteko epea, eta ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Aurreko hiru edizioetan izandako arrakastaren ondoren, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren erreferente bihurtuko dira berriro, etorkizuneko mugikortasuna aldatzera bideratutako proposamen berriak bultzatzeko egiten duten ekarpenagatik.
Sarietan parte har dezakete kategoria hauetako batean zimendatutako oinarri teknologikoko proiektuek: mugikortasun elektrikoa, mugikortasun konektatua, mugikortasun autonomoa, mugikortasun partekatua eta elkar lotutako azpiegiturak.
Aurreko edizioan 36 proiektuk hartu zuten parte, horietatik 10 nazioartekoak, eta aurtengo helburua da nazioarteko lehen mailako proiektu ugari izatea berriro.
Sarien helburua da, besteak beste, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren euskal ekosistema garatzen lagunduko duten ekimen berritzaile eta interesgarriak bultzatzea eta erakartzea. Horretarako, saridunei MUBIL Hub gunean garapen teknologikorako leku bat eskainiko diete.
Irabazleak urriaren 24an egingo den ekitaldi batean iragarriko dira. Lehen eta bigarren sailkatuen artean 16.500 euroko saria banatuko da. Aldi berean, beste 18.500 euro finantzaketara bideratuko dira, proiektu irabazleak mugikortasun adimendun eta jasangarriaren euskal ekosistemako eragileekin lankidetzan gara daitezen. Gainera, MUBIL Hub delakoan parte hartzeko aukera izango dute. Gune horrek 12 hilabeterako lan-eremu bat eskainiko die irabazleei, baita MUBIL Mobility Expo topaketan bere standa izateko aukera ere. MUBIL Mobility Expo mugikortasun iraunkorraren industriaren Europako hegoaldeko topagune profesionala da.
MUBILek Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloan ekimenak bultzatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu zen MUBIL, eta Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) babesa du. Bere ekintza-ardatzen artean daude eragileen arteko lankidetza, ezagutzaren kudeaketa, azpiegitura teknologikoa eta ekintzailetza. Gainera, denbora gutxi barru jarriko dute martxan MUBILen behin betiko egoitza Donostian. 10.000 m2-ko instalazioak izango ditu, punta-puntakoak, eta inguruan beste 38.000m2 edukiko ditu, non beste eragile batzuen ekimenak ezarriko diren, hala nola CEIT, CIDETEC, TECNALIA, VICOMTECH eta City Science Lab Gipuzkoa proiektua, MITeko Media Lab taldearekin lankidetzan.
Joan den urtean egindako hirugarren edizioan, Smobery proiektuak irabazi zuen lehen saria. Ekimenak estazio adimendunetan lan egiten du, mugikortasun arinerako bateriak kargatzeko eta trukatzeko soluzio globalarekin. Bigarren saria, aldiz, Hoop Carpoolek jaso zuen, gertu bizi eta lan egiten duten edo ikasten duten pertsonekin autoa partekatzeko plataforma batekin.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.