MUk: Ikastaro berri bat jarri du abian Bilbon, FINTECH arloko EKINTZAILETZAN.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak aditu ikastaro berri bat jarri du abian Bilbon, FINTECH arloko EKINTZAILETZAN.
Aditu ikastaro hau Mondragon Team Academy ekintzailetza unitatetik abiatu da eta BBF Fintech-en(teknologia berrietan adituak diren eta finantza sektorera bideratutako enpresa berrientzako inkubagailua) babespean bultzatzen da.
FINTECH arloko EKINTZAILETZAN aditu ikastaroak teknologia erabiliz finantza arloan negozio berriak sortzeko aukerari erantzuten dio. Arlo honetako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da. Ikastaro honek Startup bat garatzeko, barne-ekintzailetza bultzatu edo garapen profesionalerako aplikagarriak diren ezagutza teknikoak barneratzeko aukera ematen du.
Nori zuzenduta dago: ekintzaileei edo barne-ekintzaileei, finantza arloko profesionalei, teknologia arloko profesionalei eta / edo FINTECHen espezializatzeko interesa duten pertsonei.
Ikastaroaren aplikazio profesionala honako hau da:
- Finantzetan teknologia aplikatzeko aditu moduan garapena
- FINTECH sektorearen ikuspegi bikaina
- Sare profesional espezializatua garatzea
- Proiektu ekintzailea edo barne-ekintzailea garatzea eta probatzea
- BFF FINTECH ekosistemako kidea izatea, Euskadin erreferentea FINTECH arloan
Aditu kurtsoa martxoaren 27an hasi eta 2020ko uztailaren 10ean amaituko da. Guztira, 15 saio iraungo ditu ostiraletan (14: 30etik 19: 00etara) eta larunbatetan (9: 00etatik 13: 00etara) Bilbon.
Informazio gehiago eskuratzeko: www.mondragon.edu/cursos/emprendimientofintech
Inskripzioak: migarzabal@mondragon.edu
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko