manuel laborde premios sariak
Ekintzailetza
Albisteak 7 abendua, 2019

Multiverse Computing-ek jaso du enpresa proiektu onenaren XIX. Manuel Laborde saria. Polykey proiektua, bigarrena

Manuel Laborde Werlinden Sarien XIX. edizioan, Multiverse Computing eta Polykey aukeratu dituzte aurkeztutako zortzi hautagairen artean

Manuel Laborde Werlinden Sarien XIX. edizioan, Multiverse Computing eta Polykey aukeratu dituzte aurkeztutako zortzi hautagairen artean. Gipuzkoako lurraldeko ekonomia garatzeko hazkuntza adimendunaren estrategiarekin lotutako sektoreetakoak izan dira proiektuak, besteak beste arlo hauetakoak: ekonomia zirkularra, kimika berdea, 4.0 industria, hirigintza soziala eta EIKT teknologiak.

Multiverse Computing-ek jaso du Manuel Laborde Werlinden lehen saria. Enpresaren helburu nagusia da deep-tech arloko munduko konpainia nagusi bihurtzea, eta proposamenaren ardatza da teknologia kuantikoak aplikatzea finantza arloan eta, aurrerago, beste berrikuntza merkatu batzuetan.

Román Orús, Enrique Lizaso, Samuel Muller eta Alfonso Rubiok sustatutako enpresa honek 7.000 euroko dirulaguntza jaso du proiektua gauzatzeko, baita BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza ere. Epaimahaiaren iritziz, “esperientzia bikaina da ezagutza zientifikoa merkatura transferitzeko”.

Bigarren saria Polykey enpresarentzat izan da. ‘Ekonomia zirkularreko’ enpresa proiektu bat aurkeztu dute, UPV/EHUko ikerketa talde baten know-how espezifiko batetik abiatutakoa. Proiektu honek oinarri teknologiko sendoa du, eta prozesu kimiko berritzaileak egiten ditu hondakin plastikoetatik balio erantsia duten proiektuak lortzeko.

David Mecerreyes, Haritz Sardón eta Andere Basterrechea dira proiektuaren egileak, eta bigarren saria irabazteagatik 3.000 euro eta BIC Gipuzkoaren laguntza eta aholkularitza jaso dute proiektua gauzatzeko.

Proiektu irabazleak aukeratu dituen epaimahaiak beharrezkotzat jo du aipamen berezi bat egitea Mepro enpresari, “ikerketa taldeak enpresa sustapen talde batean izan duen bilakaeragatik; izan ere, bi urteko epean egitasmoaren balio proposamena definitu du eta finantzaketa publiko zein pribatua lortu du egitasmoa bideratu ahal izateko”. Enpresak espermaren hautaketarako metodo molekular bat garatu du, eta horrek areagotu egiten ditu laguntza bidezko ugalketan ari diren bikoteek haurdun gelditzea lortzeko aukerak.

Era berean, epaimahaiaren iritziz, proiektuen kalitateak egiaztatu egiten du “UPV/EHUk garrantzi handia duela Gipuzkoako eta Euskal Herriko ekosisteman funtsezko eragile gisa balio erantsi handia duten enpresa proiektu berritzaileak garatzeko”.

Manuel Laborde Werlinden Sariak UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak eta Bic Gipuzkoa Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak lantzen eta kudeatzen duten Entreprenari programaren barruan antolatzen dira, ekintzaileak sustatzeko, aholkatzeko eta babesteko, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean enpresa berritzaileak sortzeko.

Sariketan parte har dezakete: UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek; UPV/EHUrekin lankidetzan egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea eta enpresa berri bat sortzea erabakitzen duten enpresek; eta UPV/EHUko tituludunek, graduondoa dutenek edo azken ikasturteko ikasleek.

Guztira zortzi proiektu aurkeztu ziren ideia berritzaile batean oinarritutako enpresa proiektu onenaren saria jasotzeko. Aurten, sari banaketaren ekitaldia UPV/EHUko Ekintzailetzaren I. Kongresuan egin da, eta bertan Euskal Herriko ekintzailetza ekosistemako eragile eta protagonista ugari bildu dira, hain zuzen ere unibertsitateek ekintzailetza prozesuetan duten garrantzia aztertzeko eta azpimarratzeko.

+info: www.entreprenari.com

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.