Silver Economy
Argitalpenak 12 otsaila, 2024

Nagusi Intelligence Centerrek Startup eta Enpresen Gidaren hirugarren edizioa abiarazi du sektoreko 63 erakunderekin

Dokumentuak bost ataletan sailkatzen ditu: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean.

Nagusi Intelligence Centerrek bere startup eta enpresan gidaren hirugarren edizioa aurkezten du,lLurraldeko enpresek garatzen ari den esparru horretan egiten duten lan nabarmena erakustea helburua duena.

Biztanleriaren zahartzea erronka bat da gizarte modernoentzat, haien beharrei eta eskaerei erantzuteko orduan. Horregatik, Silver Economyren alde egitea sistemaren iraunkortasuna zaintzea da, baina baita erronka hori Bizkaiko garapen sozial eta ekonomikorako agertoki positibo bihurtzea ere.

Gidak 63 erakunde aipatzen ditu, bost ataletan sailkatuta: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen Luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean. Hauek dira sartu diren erakunde berriak:  Mundo PuaEsame Biomedical, Smart Sport Accesories, LKS Next, Saluta, Bihar eta Eder Arretak. Erakunde berri horiek dokumentuan agertzeak erakusten du Bizkaian zilarrezko ekonomiaren inguruan sortzen ari diren ekimenen eta proiektuen hazkundea eta aniztasuna.

Dokumentua NIC-ak sektoreko eragileen eskura jartzen dituen baliabideen parte da. Bere webgunean eskuragarri dauden beste baliabide batzuen artean, txosten monografikoak, zerbitzuen gida bat edo beken eta dirulaguntzen deialdiei buruzko datuak kontsulta eta deskarga daitezke, besteak beste.

2022an sortuta eta hasieran 51 enpresak parte hartzaile izanda, gida startup eta enpresa berriak gehitzen ari da produktuak eta zerbitzuak arrakastaz dibertsifikatzen dituztenak, biztanleriaren zahartzearen erronkari aurre egiteko gero eta garrantzi handiagoa duen merkatuaren segmentu honetan. “Jarduera ekonomiko berria sortzeko aukera bat da, lurraldera aberastasuna eta kalitatezko enplegua ekarriko dituena, baina bere publikoa objetibioa ahaztu gabe: adineko pertsona, zeinaren bizitza hobetu nahi dena, ez bakarrik iraupenari dagokionez, baita kalitateari, autonomiari, osotasunari eta duintasunari dagokienez ere“, azaltzen dute gidaren arduradunek.

Lotutako albisteak

Euskal  ekosistema  ekintzaileak  eskualdeko  ekonomia  sustatzen  du  7.100  enplegu  baino  gehiagorekin  eta  828  milioiko  fakturazioarekin
19/06/2024 Ekintzailetza

Euskal ekosistema ekintzaileak eskualdeko ekonomia sustatzen du 7.100 enplegu baino gehiagorekin eta 828 milioiko fakturazioarekin

Hazkunde hori 2020az geroztik startupak eta scaleupak sortzeko funtsezko sektoreekin (hala nola eHealth, biotech, energia, 4.0 industria eta zibersegurtasuna) egindako ahalegin etengabearen emaitza da, abangoardiaren buru izanik.

Ekintzailetzaren  Euskal  Aholkularitza  Batzordeak  Euskadiren  sendotasuna  berretsi  du;  mila  enpresa  emergentetik  gora  ditu  eta  130  inbertitzaile  aktibo  baino  gehiago
19/12/2023 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak Euskadiren sendotasuna berretsi du; mila enpresa emergentetik gora ditu eta 130 inbertitzaile aktibo baino gehiago

Euskal startupen balioa, guztira, 1.500 M€ baino handiagoa dela kalkulatzen da. Funts aktiboen kopurua nabarmen hazi da, eta 130 inbertitzaile publiko-pribatu baino gehiago dituzte.

Euskadi  erreferentziazko  ekosistema  ekintzailea  da,  eta  kultura  ekintzailea  sustatzeko  erronka  garrantzitsuak  ditu
04/10/2023 Ekintzailetza

Euskadi erreferentziazko ekosistema ekintzailea da, eta kultura ekintzailea sustatzeko erronka garrantzitsuak ditu

Euskal ekintzailetza ekosistema estatuko rankingaren buru da beste urte batez, eta lortutako balorazioak EBko batez bestekoa gainditzen du eta AEBetakoaren antzekoa da

Euskal  Ekintzailetza  Ekosistemaren  egoerari  buruzko  lehenengo  txostena
02/09/2023 Ekintzailetza

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena

Euskadin, 1.000 enpresa teknologiko emergente baino gehiago daude; oro har, 8.000 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana, eta, gutxi gorabehera, 1.500 milioi euroan baino gehiagoan baloratzen dira. Ekosistema hori oso lotuta dago bere ekoizpen-sarearekin; sare horretako 10 startup-etik 7k Euskadiko sektore estrategikoetara bideratutako soluzioak garatzen dituzte.

Euskadi  Teknologian  Ekiteko  Hub  gisa  indartu  da,  2022an  1.000  startup  baino  gehiago  izatera  eta  100  milioi  euro  inbertitzera  iritsi  baita
07/06/2023 Ekintzailetza

Euskadi Teknologian Ekiteko Hub gisa indartu da, 2022an 1.000 startup baino gehiago izatera eta 100 milioi euro inbertitzera iritsi baita

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, Euskadiko BIC zentroen sarearekin elkarlanean, Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena egin dute. Txostena egiteko, Up! Euskadi plataforma interaktiboan dagoen informazioa erabili da. Plataforma horrek Dealroom-en teknologia darabil, eta startup-ak, inbertitzaileak eta eragileak ezagutaraztea eta ekosistema kokatzea du helburu

Silver  Economy:  Zilar  Ekonomiaren  Bizkaiko  startup  eta  enpresen  Aida
30/08/2022 Ekintzailetza

Silver Economy: Zilar Ekonomiaren Bizkaiko startup eta enpresen Aida

Biztanleria aktiboa, osasuna eta ongizatea, osasun asistentziala, iraupen luzeko zainketak eta finantzaketa eta aholkularitza balio-katean.

Emakume  gehiago  enpresen  buru  Euskadin
06/06/2022 Ekintzailetza

Emakume gehiago enpresen buru Euskadin

Emakumeen ekintzailetzaren aurrerapen garrantzitsuak, bere paper eragile-sozioekonomikoa nabarmentzan du

Eraldatzeko  eta  hazteko  ekintzailetzaren  ekosistema
16/04/2022 Ekintzailetza

Eraldatzeko eta hazteko ekintzailetzaren ekosistema

Euskal erakundeok tinko sinesten dugu jarduera ekintzailean, gure ekonomia eraldatzeko ezinbesteko palanka baita.

Barnekintzailetza  Euskadin:  2022  Empresa  Ekintzaileentzako  Gidaliburua
04/04/2022 Ekintzailetza

Barnekintzailetza Euskadin: 2022 Empresa Ekintzaileentzako Gidaliburua

Gidaliburu honen helburua da negozio berrien garapena sustatzea euskal enpresen gaitasunetatik abiatuta. Enpresa horiei eskaintzen zaien berariazko babesaren bidez, laguntza ematen zaie epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmen handia duten proiektuak garatzeko.

Azpitek,  euskal  enpresen  ekipamendu  zientifiko-teknikoa  eguneratzeko  Eusko  Jaurlaritzaren  programa  berria
24/02/2021 Berrikuntza

Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria

Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako laguntza-programei buruzko informazioa. Laguntza horiek enpresa txiki eta ertainentzako aurtengo laguntza guztien % 40 dira Irekiera-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez “plan honek enpresen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die” Biharko jardunaldian industria-garapen, nazioartekotze,...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.