Nappet: “Zure planak orain arte ez bezala”
Proiektua jardunaldiak antolatzetik, plataforma digitalak garatzetik eta ikusmen bidezko komunikazioaren ondorioz sortu zen. Profil ezberdinetako hiru lagunok “ebatzi genuen elkarrekin ‘ticketing’-ari zuzendutako afera interesgarria abiadan jar genezakeela: Iván, enpresen munduko eta musikako jardunaldiak sustatzen esperientzia duena; Cristian, burtsako aholkulari gisa ekin izan duena eta Xabi, informatika-ingeniaria. Ideia antolatzen hasi eta berehala Ander batu zitzaigun, diseinugile grafiko eta ikus-entzunezkoa.
Gure irrika eta ezagutzek startup honi forma eman zioten startup honi, zeina merkatuan sartzen ari den etengabe hobetzen eta eboluzionatzen duten teknologia eta zerbitzuak eskainiz: Hurrengo erronka, 3D mapa interaktiboak bere ticketing erremintetan!
Nappet “sarreren erosketa” errazteko sortu zen. Zertan datza zuen eta dagoeneko merkatuan dauden beste ekimenen arteko bereizketa?
Hasieran Bilbo inguruko gaueko aisiari loturiko musika-jardunaldiak antolatzen genituenean, gure lehenbiziko helburua erabiltzaileei sarrerak erosteko bide berri bat eskaintzea izan zen. Hala, erreserba prozesuetako bitartekariak ezabatzea bururatu zitzaigun, esaterako, harreman publikoko langileak edota diskotekek ematen dituzten telefono-zenbakiak, berandutu egiten direnak ilara handiak eraginez…
Gure sistemak doako listetara jotzea edota botoi bat sakatuaz erreserbatu bat alokatzea ahalbidetzen dute, zineman jesarlekua hautatzen den bezalaxe, eta tramiterako dei egitea edo ilara luzeetan itxarotea saihetsiz. Geroago sistema hau tankera ezberdineko jardunaldietara hedatu genuen, hala nola kirolari loturikoak edota jaialdi handiagoak, betiere botoiak sakatzearen bide sinplean.
Gainera, sustatzaileentzako zuen zerbitzuen artean, jardunaldi baten prozesu osoaz arduratzen zarete: Antolakuntza eta babesa, Ticketing-a, Komunikazio bisuala eta Business-a.
Bai, zeren proiektu berriak izan ahala, ohartu gara bezeroek, ticketing prozesuaz fidatzen direnean, zerbitzu osoa nahiago dutela eta komunikazio bisualerako egitekoak edo Big Data zerbitzura lotu, horrela gastuak kontrolatzen eta aurrezten baitituzte…
Eta gure taldearen profilek ahalbidetu egiten dute.
Nappet Ticketing:
Sinpletutako salmenta prozesu arin eta ulerterreza, jardunaldi jakin batzuetarako sarrerak zabaldu eta saltzen dituena.
Nappet Bisuala:
Jardunaldi horien filmaketa, komunikazio bisuala eta marketing digitala.
Nappet Events:
Antolakuntza edo laguntza jardunaldi handiagoetan.
Nappet-en webgunea eta zeuen azken belaunaldiko APP-ak salmenta prozesua sinpletu egiten dute. Zein funtzio eta abantaila eskaintzen ditu?
Erabiltzailearentzat erosten errazagoa izateaz eta prozesu sinpleagoa eskaintzeaz gain, antolatzailearentzat aurrerapen handia da, bere salmenten kontrola eta kudeaketei dagokienez. Gure ‘nappet business’ app-ak smartphonen bidez sarrerak egiaztatzea ahalbidetzen du, negozioa zein den axola gabe. Horrez gain, jende kopuruaren sarrera edo salmenten garapena kontrolatzen laguntzen duten grafikoak eta datu bilketak egiten dira.
Honekin batera, “cashless” sistema bat sortzen ari gara, edariak edota produktuak aurretik ordaintzen uzten duten tabernentzat. Erabat legalki eta unean-unean ordain liteke kode hauen bitartez.
Nappet-ek musika-jardunaldiak, kirolekoak, kulturazkoak… antolatzen ditu eta hauei laguntza ematen die. Beharbada 2018ko Bilboko Errugbi Finalak helburu on bat izan litezke.
Hala da, errugbi finalak erreferentea dira bertoko jardunaldien artean, bisitariak ugari erakarriko baititu. Kirolen arloan aukera sorta handiagoa izan nahi dugu, aisiaren beste plan batzuekin konbinatzeko. Dudarik gabe, Bilboko Udaletxearen laguntzak bide honetatik jotzeko lagundu egin digu.
Zuen hurrengo erronka zeuen ticketing erremintetan hiru dimentsioko mapa interaktiboak ezartzea da. Zer funtzionaltasun dute?
Gure egungo zerbitzuekin batera forma ematen ari gatzaizkion ideia da. Ticketing-a alderantziz enfokatzean datza: erabiltzaileak baimendutako indikatzaile batzuen arabera hiriaren erradiografia egitea, adibidez bere neurrirako plan bat diseinatzeko edo hiriko aktibitatea denbora errealean kontsultatzeko, eta honela bertatik mugitzeko…Asteburuko plana finkatzeko eguraldia jakin nahi dugunean bezala. Ticketing kontzeptua kontsultatutako aktibitate honen arabera erabiltzaileak sarrerak erosten dituenean sartzen da.
Informazio gehiagorako: www.nappet.es
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza