bseif compraventa
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 15 ekaina, 2020

NEOTEC-ek 250.000 € inbertitu ditu Beseif startupean bere proiektua sendotu dezan

Euskal startupak NEOTEC erakunde publikoaren inbertsioa Smart Contracts-en sorkuntza dinamikoari buruzko ikerketara bideratuko du, Blockchain teknologian egindako ordainketa sistemak sortzeko.

‘Beseif‘ partikularren arteko salerosketetan espezializatutako ordainketa eta bidalketa sistema bat da, gehienetan bigarren eskuko artikuluak.

Beseifek, partikularren arteko ordainketa eta bidalketen plataformak, itzuli beharrik gabeko 250.000 euro jaso ditu CDTIren NEOTEC programatik. CDTI Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da, Espainiako enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen duena.

NEOTEC laguntza-programaren helburua, ikerketa-jardueratik abiatuta, garatutako teknologiak edo ezagutzak erabiltzea eskatzen duten enpresa berritzaileen enpresa-proiektu berriak abian jartzea da eta hauetan negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritzen denean.

Beseif-ek NEOTECen inbertsioa Smart Contracts-en sorkuntza dinamikoari buruzko ikerketara bideratuko du, Blockchain teknologian oinarritutako ordainketa-sistemak sortzeko.

“Gaur egun, produktu bakarra dugu merkatuan, produktu fisikoaren P2P Marketplacen nitxora zuzendua (beseif.com), baina, babes ekonomiko honekin, gure banku-core propioa garatuko dugu, Blockchain teknologian oinarritua. Horri esker, irtenbideen katalogoa handitu ahal izango dugu, eta ordainketa pertsonalizatuko sistemak eskaintzea non-cash transakzioen ekosistema osoari: ecommerce, Marketplace, Fintech, Crowdfunding, Proptech, Insurtech, Regtech, etc.”, azaldu dute Alberto Aznar eta Silvia Romero, Beseif-en fundatzaileak.

Beseifen egungo irtenbidearen helburua eroslea eta saltzailea seguru sentiaraztea da. Horretarako, sistemak eragiketaren dirua gordailu seguru batean babesten du, erosleak jasotakoa egiaztatu arte, eta, behar izanez gero, paketea jaso, bidali eta itzultzeaz arduratzen da.

2018an merkaturatu zenetik, Beseif-ek 1.000.000 € baino gehiago kudeatu ditu bigarren eskuko salerosketetan, eta bere zerbitzua 12 Marketplace-tan integratzea lortu du. “Marketplaceen negozio-eredua publizitatetik transakziora aldatzen ari da. Beseif bezalako sistemek Marketplace-ei beren lekuetako transakzioak komisioekin monetizatzen hasteko aukera ematen diete, beraz, merkatu une egoki batean gaude”, ziurtatzen dute Aznar eta Romerok.

Beseif bere produktua erabiltzaileen eta merkatuaren beharretara egokituz joan da, funtzionalitate berriak gehituz eta plataforma optimizatuz. 2020. urterako, enpresa honek balio erantsiko zerbitzuak izango ditu, bidalketa-aukerak handituz (tamaina handiko bidalketak, hala nola altzariak, egiteko aukera egongo da), gainera, ordaintzeko modu berriak ere egiteko aukera egongo da, hala nola epekako ordainketa.

Beseif Banco Santander-eko azelerazio programan parte hartu du (2016), BerriUp azeleragailuaren hirugarren programan ere parte hartu du, Geroa Pentsioak erakundearen inbertsioa jaso zuen eta gaur egun, inbertsio bila dabil funts pribatuetan.

 

Beseif.com-i buruz

Beseif partikularren arteko salerosketetan espezializatutako ordainketa eta bidalketa sistema bat da. Beseifen misioa, eroslea eta saltzailea seguru sentiaraztea da. Horretarako, sistemak eragiketaren dirua gordailu seguru batean babesten du, erosleak jasotakoa egiaztatu arte, eta, behar izanez gero, paketea jaso, bidali eta itzultzeaz arduratzen da

info+: www.beseif.com

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo,  ostalaritzako  eskaerak  automatizatzeko  AA  erabiltzen  duen  tresna

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  bi  mila  milioi  euro  baino  gehiago  aktibatu  ditu  muga-zergen  eta  merkataritzaren  gerrari  aurre  egiteko  neurrien  lehen  sortan

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.