NEWRO: iktusaren neuroerrehabilitazioa, exoeskeleto robotikoen bidez
Proiektuaren fitxa
NEWRO
Bertikala: Osasun pertsonalizatua
Proiektuaren deskribapena
Iktusa inpaktu handiko patologia da. Hartutako desgaitasunaren arrazoi nagusia da, eta urtean 32 bilioi dolarreko gastua eragiten du AEBn… eta gorantz doa. Iktusak paralisia eta/edo beste gabezia sentsoriomotor batzuk eragiten ditu. Errehabilitazio motorrerako egungo tratamenduek ez dute soluzio eraginkorrik eskaintzen, eta ez dute balio paziente larrientzat.
Garuna-makina interfaze hibrido batean oinarritutako neuroerrehabilitazio-terapia bat da NEWRO. Diseinu modularra du, eta aukera ematen du iktusa izan duten pazienteen desgaitasun eta behar maila guztiak estaltzeko, kasu arinetatik hasi eta larrienetara.
Pazientearen jarduera zerebrala eta muskularra dekodifikatu egiten da, exoeskeleto robotiko bat denbora errealean kontrolatzeko. 7 askatasun maila ditu eta besoaren eta eskuaren mugimendu konbinatuak entrenatzeko aukera ematen du. Prezio lehiakorra du.
Merkatua
Europan 4 milioi paziente daude, iktus kronikoa dutenak; eta urtean 680.000 paziente berri izaten dira. Garuna-makina interfazearen merkatua 2030erako 5.500 milioi eurora arte haztea aurreikusten da, % 14ko CAGR-rekin.
Klinikak, ospitaleak eta iktusaren errehabilitazio-zentroak dira bezero potentzialak; hasiera batean pribatuak, eta gero publikoak.
Technology tags
Negozio-eredua
Proiektuaren beharrak
Sustatzailea

Proiektu honen parte izatea interesatzen zaizu?
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
Lotutako albisteak

K-ALMA: AA sortzailea software fidagarriaren probetarako
Basque Tek Venturesek kode-baliozkotzeak automatizatu eta egiaztatze-kostu handia txikitzen duen proiektu hau sustatzen du.

FATRIXGEL: 3D zelula-kultiborako biomaterial unibertsala
Proiektua Basque Tek Venturesen barruan kokatzen da, eta terapia bioteknologiko eta farmazeutikoen ikerketara bideratutako ehunen sorkuntza irauliko du.

Konbus+: Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistemak
Ekimena Basque Tek Venturesen barruan kokatzen da, eta muturreko baldintzetan balio erantsi handia duten estaldurak eskaintzen ditu modu errentagarri eta eraginkorrean.

INTELLIWELD: soldatutako batasunen kalitatearen ebaluazioa
Basque Tek Venturesek soldatze-sistemetarako prozesu eta produktuen analisi- eta kontrol-sistema integrala eskaintzen duen ekimen hau babesten du.

CRIOKEEP: produktu terapeutikoen kriogenizatze, garraio eta dosifikaziorako gailua
Basque Tek Ventures-ek irtenbide hau bultzatzen du arrisku eta kostuak murriztuta medikuntza aurreratuko terapien eraginkortasuna hobetze aldera.

Prospect Biotech: zelula-kultiboen argi bidezko analisiak denbora errealean
Basque Tek Venturesek terapia aurreratuen garapen eta monitorizaziorako irtenbide optikoa eskaintzen duen proiektu hau sustatzen du.

Makby: medikuntza birsortzailerako 3D bioinprimatze-softwarea
Basque Tek Venturesek ehun biologiko artifizialen arloa eraldatuko duen ekimen hau sustatzen du.

BATTBELT: baterien kudeaketa mekanikoa errendimendua hobetzeko
Basque Tek Ventures ekimenaren barruan kokatzen den proiektuak ioi-litio baterien iraunkortasuna eta dentsitate energetikoa handiagoa izaten laguntzen du.

ORBIK: zibersegurtasuneko soluzioak, elektronika txertatua duten ekipoentzat
Segurtasuneko kalteberatasunak ebaluatzearen, detektatzearen eta monitorizatzearen bidez produktu teknologikoak ziurtatzea da Basque Tek Venturesen baitako proiektuen honen oinarria.

OPTIDEL Biosystems: landare-osagai aktiboen solubilizazioa, haien xurgapena eta bioerabilgarritasuna hobetzeko
Basque Tek Ventures ekimenak bultzatu du proiektua eta kostu baxuan eraginkorragoak diren produktu topikoak formulatzeko soluzio kosmetiko-sanitarioak eskaintzen ditu.