Nodium, bizikleta estatiko disruptiboak, entrenamendurako arrabolak eta patinete elektrikoak eskaintzen dituen Gasteizko start upa
Nodium Sports Engineering bizikleta estatikoak, entrenamendurako arrabolak eta askoz oreka handiagoa duten eta edonork erabil ditzakeen (baita bizikletan ibiltzen ikasi ez dutenek ere) patinete elektrikoak eskaintzen dituen Gasteizko start upa da. Bizikleta estatikoaren kasuan, errepidean ibiltzearen sentsazioa lortu da, eta patinete elektrikoaren kasuan, egundoko orekaz ibiltzen delako sentsazioa. Hau hardware bati esker da eta honegatik produktu hauek berezi eta apartekoak dira merkatuan.
Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez gauzatu da. SPRI Taldeak ekimen honen plataformaren bidez euren proiektuak ezagutzera emateko aukera eskaintzen die euskal enpresei.
Enpresa duela urtebete eratu zen, 2022ko ekainean, Luis Saracho Rotaeche eta Jesús Deval del Tororen eskutik. Kirolaren esparruko hardware baten asmakuntza zela eta ezagutu zuten elkar. “Gure garapen guztiak patentatuta daude eta datorren urtearen hasieran merkatuan sartzeko hornitzaileen bila ari gara” adierazten dute.
Nodiumek edonorentzat zuzendutako bizimodu osasuntsurako eta mugikortasun jasangarrirako garapenak eskaintzen ditu. “Txirrindularien entrenamendurako banku-proiektu bat zela eta ezagutu genuen elkar. Ez da bizikleta estatiko bat, kanpoan pedalei eragitea bezalakoa baita”. Jesús Devalek lehenago Bkool izeneko barrualdeko txirrindularientzako enpresa boteretsua fundatu zuen. Txirrindularientzako arrabol-proiektua ohikoa ez bezalakoa da. “Barrualdean entrenatzeko arrabola da; honekin ia ez dago oreka mantendu beharrik eta errepidean zabiltzalako sentsazioa ematen du. Errepidean eta barrualdean ibiltzearen alderik onenak uztartu ditugu”.
Konpainiak arrabola eskaintzen du atzeko gurpila duelarik eta neurrira egindako bizikleta estatikoa ere. Azken honek freno elektrikoarenak ez bezalako ezaugarriak ditu eta ondorioz gutxiago pisatzen du; honez gain, pedalen eragiketa neurtzeko teknikak ere eskaintzen ditu. Inertziazko bolanteak, transmisio-kateak eta plateraz osatutako ohiko transmisio-multzoari uko egiten diegu eta motor elektriko batez ordezkatzen dugu, bultzatu behar denean freno eta motor gisa erabiliz”.
Mugikortasun elektrikoaren negozioan honakoa ere eskaintzen dute: bata bestearen aurrean doazen aurreko bi gurpil dituen patinete elektrikoa. Honi esker “errepideko bizikleta baten sentsazioa” lortzen da, eta ondorioz, lurrazaleko gorabeherei hobeto egiten die aurre”.
Mundu guztiari zuzenduta
Produktu berritzaile hauek mundu guztiari zuzenduta daude, “baina bereziki pertsona helduei, baita bizikletan ibiltzen inoiz ikasi ez dutenei ere”. Patinetearen kasuan, zintarriak, espaloietako tapak edota tranbia-errailak bezalako oztopoak ezin hobeki saihestea ahalbidetzen du diseinu originalak. “Etxean ariketa fisikoa egin behar duten pertsonei eta segurtasun faltagatik ariketa fisikoa egiten ez dutenei zuzentzen gara”.
Sustatzaileek diotenez, patinatearen aurre-seriea garatzen ari gara, laster merkaturatzeko. Behin betiko diseinua fintzen ari gara. Gure produktuetako atalak ekoitziko dituzten hornitzaileak aurkitzea zen gure hasierako ideia, guk injinerutza eta muntaia egiteko”. Salmenta online baino ez da izango, “amaierako bezeroak ongi ezagutzen baitu merkatua” eta euren produktuak hedatzeko hainbat “influencer”-engana joko dute.
Nodiumen plana bere produktuak Espainian urtebeteko epean errotzea da. “Hilabetean barrualdeko 200 bizikleta eta patinete elektriko saltzeko asmoa dugu”. Diseinuagatik eta prestazioengatik disruptiboa den produktua izanik, jarrera baikorra dute, nahiz eta bizikleten eta patineteen merkatua atomizatuta egon. “Neurrizko prezioa eta merkatuan dauden baino prestazio hobeak eskaintzen ditugu. Nazioarterako jauzia geroago egingo genuke”.
Datozen bost urteotan merkatuan finkatzeko erronka dute. Online salmentak egiteak abiadura zuhurrean haztea eta bezeroengandik oso hurbil egotea ahalbidetuko digu. Arazorik txikiena ere baduzu, hortxe egongo gara, produktuaren etengabeko hobekuntzarako balio digu eta.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan