Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 26 Marzo, 2024

Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.

800.000 euroko aurrekontua du Barnekintzaile 2024 barne-ekintzailetzarako laguntza-programaren edizio berriak. Enpresa-proiektu berriak garatzeko edo jarduera berrietara dibertsifikatzeko laguntza eskuratu nahi duten enpresek abenduaren 11ra arte aurkez ditzakete eskaerak.

Eskaerak egiteko epea 2024ko apirilaren 3tik abenduaren 11ra bitartean egongo da zabalik

Barnekintzaile 2024 barne-ekintzailetzari laguntzeko ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzak zuzentzen du Spri Taldearen bitartez. Programa horren helburua da enpresa finkatuetan jarduera ekintzailea sustatzea, produktu eta negozio berriak garatuz. Industriaren eta industriarekin lotutako zerbitzuen esparruan proiektu berritzaile eta teknologikoak gauzatu nahi dituzten enpresentzat da.

Zure negozioa handitu eta merkatuan aukera berriak aprobetxatu nahi badituzu, zure negozio-ideia berriak aztertu eta martxan jartzeko prozesu osoan zehar lagunduko dizugu Barnekintzailerekin.

Enpresa-jarduera dibertsifikatzen lagunduko dizugu, aholkularitza eta finantzaketa eskainiz, sektore berrietan sartzeko, zure inbertsioaren arriskua murrizteko, etekin handiagoak sortzeko eta zure marka-irudia hobetzeko. Kontsulta ezazu Barnekintzaile 2024 programak eskaintzen dizun guztia.

 

Bultzatu zure barne-ekintzailetzako proiektua gure programaren laguntzarekin: mentoring, prestakuntza, networking eta abar.

BIC zentroek lagunduko dizute zure negozio-ideia garatzen eta finantzatzen

Gaur egungo mundu honetan, gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa baita, enpresek adi egon behar dute negozio-aukera berriei eta merkatuaren eskaerei. Horregatik, SPRIk barne-ekintzailetza sustatzen du, enpresek barne-talentua aprobetxa dezaten, negozio-aukerak identifika ditzaten eta merkatuaren aldaketetara arin egokitu daitezen.

Programa honek lagunduko dizu:

  • Enpresa dibertsifikatzen, produktu berriak eskainiz edo merkatu berrietan sartuz.
  • Zure baliabideak aprobetxatzen, inbertsio-aukera berriak aurkituz.
  • Arriskuak murrizten, barnean ekinez, negozio-aukera gehiago izateko eta produktu edo merkatu bakar baten mende ez egoteko.
  • Lehiakorragoa izaten, produktu edo zerbitzu baten estrategia berrituz.
  • Zure katalogoa eta zerbitzuak zabaltzen, negozio-unitate edo produktu-sorta berria merkaturatuz.
  • Zure lehiakideen produktuen gainetik egoten, ideia edo ezaugarri berriak sortuz eskaintzen ari zaren produktuetarako edo zerbitzuetarako.

 

Zure enpresan dibertsifikazioa edo negozio-lerro berriak martxan jartzea pentsatzen ari bazara, barne-ekintzailetzako programak hainbat abantaila eskaintzen dizkizu:

  • Orientazioa eta aholkularitza, proiekturako beharrezkoak diren baliabideak bilatzeko.
  • Mentoretza eta aholkularitza proiektuaren garapen-prozesu osoan.
  • Proiektua kokatzeko azpiegituretarako eta espazioetarako sarbidea.
  • Ekintzailetza-gaitasunei buruzko prestakuntza, dibertsifikazio-proiektuak kudeatzeko, dagoen talentua babesteko edo barne-ekintzailetzako programa korporatiboak garatzeko.
  • Lankidetza- eta networking-aukerak beste enpresa eta startup batzuekin.
  • Euskal startupekin harremanetan jartzea proiektua garatzen lagun diezazuten aplikazio, teknologia eta ezagutza berritzaileen bidez.

 

3 urrats zure enpresan barne-ekintzailetza arrakastaz gauzatzeko

Barnekintzaile laguntza 3 laguntza-lerrotan banatua dago, eta horiek dira zure dibertsifikazio-proiektuak arrakastaz gauzatu arte egin behar dituzun hiru urratsak.

Hiru faseetan edo haietako batzuetan bakarrik lagun diezazukegu, behar duzunaren arabera.

0 lerroa – Garatu negozio berriak sortzeko plana

Aholku emango dizugu zure ideia proiektu bideragarri eta errentagarri bihur dezazun. Zure BIC aholkulariak lagunduko dizu zure balio-proposamena eta negozio-eredua baliozkotzen, eta marketin- eta salmenta-estrategia ezarri ahal izango duzue elkarrekin, zure xedeak, ekintzak eta aurrekontua definitzea ahaztu gabe.

Barnekintzailerekin 30.000 €-rainoko dirulaguntza izango duzu aholkularitza-gastu horietarako.

1. lerroa – Landu zure ideia eta sortu Negozio Plana

Orain, zure dibertsifikazioaren hasierako ideia argiago dagoenez, aholku emango dizugu hura lantzeko eta Negozio Plan bideragarri bihurtzeko, negozio-eredua, lehia eta lege-alderdiak aztertuz. Zure negozioa abian jartzeko beharko dituzun finantza-plana eta inbertsioak definituko ditugu, kontingentzia-planaz eta beste alderdi batzuez gain.

Aholkularitzaz gain, 30.000 eurorainoko dirulaguntza emango dizugu prestakuntza-gastuetarako, kanpo-aholkularitzarako, merkatu-azterketetarako, azoketara eta ekitaldietara joateko, eta proiektuaren tutore BICek onartutako bestelako gastuetarako.

2. lerroa – Eskura ezazu zure negozio berria martxan jartzeko behar duzun finantzaketa

Behin zure Negozio Plana ondo zehaztuta daukazunean, martxan jartzeko behar dituzun funtsak lortzen lagunduko dizugu.

Barnekintzailek maileguak eskaintzen dizkizu oso baldintza egokietan (interes txikia eta itzultzeko epe luzea), zure jarduera ekonomiko berrirako ondasunak erosi edo hobetu ahal izateko. Finantzaketa hori makineria, ekipo informatikoak edo patenteak erosteko erabil dezakezu, adibidez.

 

Nork eska dezake Barnekintzaile laguntza?

Barne-ekintzailetzako laguntza eskatzeko, egoitza soziala eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat izan behar duzu Euskadin. Gainera, garatu beharreko proiektua ere Euskadin egin beharko da.

  • 0 lerroa: Negozio berriak sortzeko plana eskatzeko baldintzak
    • 20 laguneko edo gehiagoko plantilla izatea eskaera egin den unean.
    • Urteko gutxieneko negozio-bolumena: 2.000.000 euro.
    • Enpresa-proiektu berritzailearen eta/edo oinarri teknologiko, industrial eta/edo industriarekin lotutako zerbitzu aurreratuen ideia izatea.
  • 1. lerroa: Akonpainamendu-laguntza eskatzeko baldintzak
    • Enpresa-proiektu berritzailearen eta/edo oinarri teknologiko, industrial eta/edo zerbitzu aurreratuen ideia izatea.
    • Negozio Plana baldin baduzu, BIC zentroak aztertu eta onartu egin beharko du.
  • 2. lerroa: Finantzaketa-laguntza eskatzeko baldintzak
    • Zure proiektua dagoeneko martxan badago, laguntza hau eska dezakezu, baina kontuan izan 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako proiektuak bakarrik onartuko direla.

Zure enpresan barne-ekintzailetza sustatu nahi baduzu, eskatu orain gure webgunetik elkarrizketa bat Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan hurbilen duzun BICarekin. Haiek lagunduko dizute zure eskaera martxan jartzen.

 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi  Europako  erreferente  gisa  finkatu  da  ekintzailetzarako
18/02/2025 Emprendimiento

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako

Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.