Basque Culinary Center
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 27 apirila, 2022

Nueva incubadora de Culinary Action! en el Basque Culinary Center

Inkubagailuak talentu ekintzailea indartu eta gaitu nahi du, eta, horretarako, lurraldeko izaera berritzailea indartzeko proposamen berriak garatuko ditu.

Basque Culinary Centerren  ‘Culinary Action! ekintzailetza sustatzeko ekimenak Inkubagailu berria aurkeztu du Euskadiko jatetxe gastronomiko berrientzat. Inkubazio-programa bat da ekintzailetza gastronomikoa indartzeko, eta Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekintzailetza sustatzeko ekimenaren barruan oinarri teknologikoko ekintzailetza babesteko beste ekimen batzuk osatzen ditu.

 

Inkubagailua lehena da ezaugarri hauekin Euskadin eta helburu du jatetxe gastronomikoen belaunaldi berriak bideratzea eta erreferentzia bihurtzea. Hala, ideiak eta proiektuak sortzen lagunduko du, baldin eta berrikuntza, kalitatea eta plangintzaren ikuspegitik bereizgarriak badira. Inkubagailuak talentu ekintzailea indartu eta gaitu nahi du, eta, horretarako, lurraldeko izaera berritzailea indartzeko proposamen berriak garatuko ditu.

Testuinguru horretan, Culinary Action! ekimenak jatetxe gastronomikoetarako inkubazio-programa sortzea proposatzen du ideia berritzaileak izan eta errealitate bihurtu nahi dituztenetzat. Proposamenak maiatzaren 13ra arte aurkez daitezke. “Hazi” egoeran balioa duten ideia eta proposamen berriak aurkeztu ahalko dira, betiere berritzaileak eta disruptiboak badira eta jatetxeen kontzeptuan kalitate- eta berrikuntza-bereizgarriak badituzte.

 

Inkubazio Pertsonalizatua

Aurkeztutako proposamen guztien artean 10 aukeratuko dira, eta maiatzaren 16an iragarriko dira. Inkubazio-prozesua Basque Culinary Centerreko LABe-Digital Gastronomy Lab, berrikuntza gastronomiko irekirako Living Lab eremuan egonaldia egin eta laguntza jasotzean datza bederatzi astez (2022ko maiatzetik uztailera). Bertan, sukaldaritzaren sektoreko adituek astero aholkularitza-lanetan eta bootcampetan jardungo dute, aholkulariek aholku pertsonalizatua emango diete, prestakuntza jasoko dute zenbait eremutan, hala nola marketinean eta salmentetan, finantzetan edo kudeaketan, eta ingurune berritzailean konponbideak testatze aldera proba pilotuak egingo dituzte, azkenean abiarazteko. Amaitzeko, Demo Day pribatu batean parte hartu ahal izango dute uztailaren 14an balio-proposamena Basque Culinary Center sareko inbertitzaileei eta korporazioei aurkezteko, eta proiektu irabazle bat hautatuko da.

Gainera, prozesuan Culinary Action! ekimenaren laguntza eta expertise ekintzailea izango dute, Basque Culinary Centerren ekosistema guztiarenarekin batera. Ekimenaren partner-ak eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak babestuko dituzte, zenbait zerbitzu eman eta kolaborazio egingo baitituzte. Aipatzekoa da La Salvek aholkularitza eta ekipamendurako eman duen laguntza. Mentoria pertsonalizatuetan 1.000€ emango ditu, eta Aravenek bere aldetik, 2.000€-rainoko ekarpen ekonomikoa egingo du establezimendu bakoitzeko. Era berean, Do-it Augmented Reality Technologies-ek karta digital bat garatuko du, programaren proiektu irabazlearentzat 3Dko platerak ikusteko aukera emango duena, eta tSpoonLab-ek hilabeteko proba eskainiko du, parte-hartzaile bakoitzarentzat jatetxeak kudeatzeko softwarearen lizentziaren gainean.

Azkenik, gauzatuko diren proiektuek Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko Sailaren Gastrobikain Deialdian parte hartu ahal izango dute. Deialdi horretan, negozio gastronomikoen proiektu berrietarako diru-laguntzak aurreikusten dira: diruz lagun daitekeen inbertsioaren %40raino, gehienez ere 50.000 euro proiektu bakoitzeko.

 

Adituak

Basque Culinary Center sareko estatuko eta nazioarteko aditu, aholkulari eta inbertitzaile batzuk honako hauek dira: Íñigo Peña (Narru jatetxea), Paulo Airaudo (Amelia jatetxea), Oscar García (Baluarte jatetxea), Joxean Merino (PerretxiCo jatetxea), Naiara López (Elkargi), Bella Bowring (Geralds Bar) eta Aizpea Oihaneder (Xarma Cook and Culture).

Culinary Action! ekimeneko inkubagailu berria honako hauen laguntzari esker gauzatu da: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta La Salve Araven partnershipa. Culinary Action! Basque Culinary Center eta Haziren ekintzailetza gastronomikorako programa da, eta The Food Global Ecosystem proiektuaren barruan kokatuta dago.

 

Programan izena emateko, inprimakia osatu beharko da maiatzaren 13a baino lehen Culinary Action! webgunearen bidez: https://culinaryaction.com/incubadora  

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.