OnlyOneClick, txikizkako merkataritzarako aplikazio mugikorra
Family Care Solutions euskal enpresak plataforma bat sortu du txikizkako merkataritzari eta ETEei laguntzeko bezeroaren arretarako zerbitzua hobetzen eta irabaziak handitzen. Tresna horren bidez 4 helburu lortu daitezke: bezeroak erakartzea, produktu eta zerbitzuak sustatzea, saltzea eta negozio baten erabiltzaileak leialtzea. Aplikazioa pertsonalizatu egiten da negozio bakoitzarentzat, oso erraza da erabiltzeko, ez delako behar aurretiazko ezagutza teknikorik eta erabiltzailearen marketin-tresna bihurtzen da.
Enpresa txikiek askotan ez dute denbora eta dirurik izaten publizitatea egiteko edo marketin estrategia bat sortzeko. Askotan ez dute web orririk ere, eta ez dakite beren sare sozialak behar bezala kudeatzen enpresari ikusgarritasuna emateko. Aplikazio mugikor honekin arazo horiek konpondu daitezke modu eraginkor eta pertsonalizatuan, erabiltzaileak berak aukera ditzakeelarik bere lehentasunak produktua edo zerbitzua sustatzeko eta saltzeko.
Jatetxeek, gimnasioek, aisialdi eta osasun zentroek, haurtzaindegiek, arropa saltokiek eta abarrek erabil dezakete plataforma hau, non aukera baitute beren burua komertzialki sustatuko duten ekintzak egiteko modu sinple batean eta beren igurikapenen arabera. Aukera dute ekitaldiak sortzeko, deskontuak eskaintzeko, lehiaketak edo puntu libretak egiteko… eta horien bitartez beren bezeroekin harremanetan egoteko eta nobedadeen berri emateko.
Konponbide horrekin aplikazio natiboak sor daitezke (IOS – ANDROID) eta Progressive Web Apps (PWA) berrien erabilpena bultzatzen da, zeintzuek nabigatzaileetako azken teknologiak erabiltzen baitituzte aplikazio natibo baten antzeko esperientzia eskaintzeko sakelakoetan, baina txikizkako merkataritzak ordaindu dezakeen prezioan.
PWA aplikazioek programa bakarrean batzen dituzte web orrien eta aplikazio mugikorren abantailak: errendimendu handia dute eta aukera ematen dute gaur egungo dispositibo mugikorren barruko funtzionaltasunak aprobetxatzeko.
Aplikazio dendetan deskargatu beharrean, zuzenean eskura daitezke edozein tokitan jar daitekeen esteka baten bidez (posta elektronikoan, sare sozialetan, URL zuzenean, QR kode batean…).
Geo-kokapena erabiltzen dute tokiko sustapenen arabera aprobetxatzeko, eta Push jakinarazpenak ere baliatzen dituzte bezeroei unean uneko mezuak bidaltzeko eta horrela negozioa modu azkar eta sinplean nabarmentzeko.
“Aplikazio mugikor batek aukera mordoa eskaintzen ditu, eta webgune bat baino baliagarriagoa da enpresa komertzialki sustatzeko. Horrelako teknologiak goraldian daude une honetan, eta joera gorantz doa, gero eta gehiago erabiltzen dugulako sakelakoa” esan du Andoni Lunak, Family Care Solutions enpresako kudeatzaileak.
Enpresa hori espezialista da negozioen sustapen eta berrikuntzan, eta hainbat proiektutan murgilduta dago une honetan. Familiako osasuna kudeatzeko InfoFamily aplikazioan ere ari da lanean. OnlyOneClick plataforma erabilgarri dago, eta baditu hainbat proiektu martxan daudenak eta prototipoak hainbat bezerori zuzenduta daudenak.
info+: https://youtu.be/7cvmqQcdlGo
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza