Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi Start up

Onurak ecosolutions, industria-jasangarritasuna hobetzeko irtenbide berritzaileak

Enpresak ingeniaritza eta ekoberrikuntza zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu, Ekonomia Zirkularra lehiakortasun abantaila gisa integratuz
ONURAK ECOSOLUTIONS

Energiaren eta lehengaien prezioen aldaketak, material batzuen eskasiak, hondakinen kudeaketa-kostuen igoerak eta ingurumen-araudi berriek agertoki berri bat sortu dute azken urteotan, non industria-enpresek egoera horretara egokitu behar dira lehiakor izaten jarraitzeko. Onurak EcoSolutions enpresak soluzio berritzaileak eskaintzen dizkie enpresa industrialei, ingeniaritza eta ekoberrikuntza zerbitzuen bidez iraunkortasuna hobetzeko, Ekonomia Zirkularraren eredua abantaila lehiakor gisa hartuta.

“Zerbitzu teknologiko berritzaileak garatzen ditugu, proiektu horien arrakasta errazten duen ikuspegi tekniko-juridikoa barne”.

 

Ekonomia Zirkularrari zuzendutako ikuspegi batetik, enpresei eta administrazioei laguntzen die, hondakinen eta ekoizpen-prozesuetan erabiltzen diren baliabideen (lehengaiak, urak, energia elektrikoa) aprobetxamendua hobetzen duten konponbideekin. “Ekodiseinua, karbono-aztarna, produktuaren bizi-zikloa edo ekoizpen-prozesuaren kontsumoak eta emisioak funtsezkoak dira gure proiektuetarako”, ziurtatzen dute.

 

Era berean, ingurumen-aholkularitza eta -ingeniaritza eskaintzen die enpresei eta industriei. “Konponbi teknikoak ematen ditugu industriaren ingurumen-inpaktuak kudeatzeko eta murrizteko: isuri atmosferikoen kudeaketa, hondakinak, isuriak, prozesuko urak, lurzoru kutsatuak, ingurumen-arriskuen identifikazioa eta kudeaketa“, diote. Zerbitzu hauekin batera, enpresa, produktu edo zerbitzuen karbono-aztarnaren kalkulua ere eskaintzen du, gas kutsagarrien emisioa murrizteko planen diseinuarekin batera.

 

Onurak bere zerbitzu-katalogoa mikroplastikoak detektatzeko, identifikatzeko eta kudeatzeko aholkularitzarekin osatzen du, batez ere, ingurumena zainketa eta kudeaketa, elikadura edo plastiko sektoreetan. “Ikerketa-ildo hau garatzeko metodologia propioa dugu, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Material eta Teknologien GMT Taldearekin garatu duguna”, nabarmentzen dute enpresatik.

 

Lotutako albisteak

BBK NETWORK URBEGI SOCIAL IMPACT 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
BBK network ekintzailetza sozialeko komunitateak 3.000 kide baino gehiago lortu ditu
Irakurri gehiago
21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Auzikerrek gailu seguruak sortu ditu txakur detektatzaileak TATP lehergailuak aurkitzen trebatzeko eta haien potentziala optimizatzeko
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak