Orekan Sakonduz – BEAZ-ek Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren inguruko ideien Lehiaketa jarri du abian
Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa zabaldu du:
¨Itsasoa eta Irristaketa Innovation Comp¨, surfaren, belaren, nautikaren, skatearen eta beste kirol batzuen industrien osagarriak, ekoizpen-prozesuak, produktuak edo zerbitzuak hobetzeko ideiak.
Lehiaketak Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea eta kalitate handiagoa eta jasangarriagoak diren produktu eta prozesuak proiektatzea du helburu. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.
EHUko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko 3. eta 4. mailako ikasleek eta masterretako ikasleek har dezakete parte, nahi duten adarretakoek.
Hurrengo alderdiak hartuko dira kontutan:
- Ideia berritzailea izatea.
- Proiektuaren aurkezpena eta irudia.
- Itsasoa eta Irristaketa sektorearen garapenari ekarpena egitea.
- Erosotasun handiagoa eskaintzea erabiltzaileei.
- Proiektua praktikoa izatea.
- Proiektua merkatuan abian jartzeko egon daitekeen zailtasuna.
- Proposaturiko soluzioa modu argian azaltzea.
- Taldeak diziplina anitzekoak izatea.
- Aztarna ekologikoa.
3.000 euroko saria banatuko da hiru proiektu onenene artean. Gainera, talde irabazleak tutoretza / aholkularitza jasoko du proiektuarentzat, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa sektoreko enpresen eskutik.
Izena emateko epea irekita egongo da 2022ko otsailaren 28ra arte.
Argibide HEMEN
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza