Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Orion Novak zirkuitu eta osagai elektronikoak fabrikatzen ditu bezeroaren neurrira

Enpresa gipuzkoarrak bere teknologia eskaintzen die industria-enpresei, produkzio-prozesuan kostuak eta epeak murrizteko.
Orion nova

Orion Novak eskarmentu handia dauka zirkuitu eta ekipo elektronikoen fabrikazioan. Enpresa tolosar honek balio erantsiko produktuak eskaintzen dizkio merkatuari eta bere jarduera bezeroen ideiak “produktu erreal eta eraginkor” batean bihurtzera bideratzen du. Horretarako, aldez aurretik baliozkotutako eta kontrastatutako teknologia aplikatzen du zirkuitu eta osagai elektronikoak fabrikatzeko.

“Gurpila berrasmatu gabe, gure teknologia produktuan integratzen dugu. Bakarrik garatzen dugu produktua berezia egiten duena eta gure oinarri teknologikoaren funtzionaltasun komuna berrerabiltzen dugu”.

Enpresak zirkuitu elektronikoen garapenera eta fabrikaziora bideratzen du bere balio erantsia. Horretarako, “berezko konponbide estandar” batetik abiatzen dira, edo zirkuitu elektriko guztiz pertsonalizatua sortzen dute, bere bezeroaren produktua beharrezko funtzionaltasunak izan ditzan. Era berean, zirkuitu elektronikoaren funtzionaltasunera egokitzeko software-garapena eskaintzen dute. Enpresak produktuaren azken mihiztadura ere eskaintzen du. “Gure ekoizpen-aliatuekin lankidetzan, zure produktuaren serieko ekoizpena, mihiztadura, testa eta paketatzea egiten dugu”, adierazten dute konpainiako arduradunek.

Produktuen fabrikazioak honako fase hauek ditu; lehenik eta behin, produktuaren definizioa egiten da, zirkuituaren bideragarritasuna eta fabrikagarritasuna bermatuko duten funtsezko betekizun funtzionalak jasotzeko. Ondoren, enpresaren oinarri teknologikotik abiatuta, produktuaren garapena burutuko da. Prozesua prototipatze fasearekin, industrializazioarekin eta serieko produkzioarekin osatuko da. Orion Novak produktua mantentzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu, baita fabrikatutako ekipo eta zirkuitu elektronikoen berritzea ere. “Produktuari zuzendutako zerbitzu ugari ditugu, eta bezeroei produktuaren bizi-zikloaren fase bakoitzerako behar duten laguntza eskaintzen diegu”.

Era berean, enpresa honek hainbat abantaila erakargarri eskaintzen dizkie beren zerbitzuak aukeratzen dituzten industria-konpainiei. Horien artean, produktu elektronikoak garatzeko prozesuan kostuak eta epeak murrizteko aukera nabarmentzen da. Gainera, merkaturatu aurretik produktua probatzeko “frogatutako eta baliozkotutako” oinarri bat izateko aukera ematen die. “Kontratatzen gaituztenean izan dezaketen beste abantailetako bat da gure zirkuitu eta osagai fabrikatuen eguneratzeaz eta etengabeko hobekuntzaz baliatuko ahal izango direla”, diote Orion Novatik.

Orion Nova enpresak erakunde publikoren babesa jaso du bere garapenerako. Esaterako, Ekintzaile/Txekintek programan parte hartu du eta programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du bere teknologia eta produktu elektronikoak garatzeko. “Orionen gure ezagutzak eta kolaboratzaile sare zabala eskaintzen dizkiegu enpresa industrialei, bezeroak amestutako produktua errealitate bihur dadin”, gehitzen dute konpainiatik.

info +: orion-nova.com

Orion nova logo

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 4 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak