Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 apirila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Osasun eta teknologia-berrikuntzak dakartzan proiektua enpresa-proiektu bilakatu da”: Legit Health

“Telefono mugikorrarekin ateratako argazki bat eta zenbait algoritmo aski dira medikuari behar dituen lanabesak eskaintzeko…”
Legit Health

Legit Health dermatologiaren iraultza da, dermatologoen lana erraztu eta eguneratzeko inteligentzia artifizialeko softwarea: “Pazienteekiko harremana hobetzeko beharrezko gakoak eskaintzen dizkie, medikua eta pazientearen arteko esperientzia segurua sortuz” azaltzen digu Legit Health-en CEO den Andy Aguilarrek.

Dermatologoentzat pentsatutako erreminta berri-berria da, pazienteei boterea emateko. Hala azaltzen du Andyk CEBEK Emprendek argitaratutako elkarrizketa batean: “Dermatologoei kontsultako zereginak arintzen lagunduko dien eta pazienteak gaixotasunean zehar lagunduak eta babestuak sentiaraziko dituen plataforma izan nahi dugu. Legit Health teknologiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituztenentzat da, mediku gisa hazten jarraitu eta pazienteen bizitza hobetzen lagun dezaketen teknikak erabiltzeko.

 

Nola sortu zen Legit Health sortzeko ideia?

Arrazoi pertsonalez gain, ‘Legit Health’ dermatologoen belaunaldi berriarengan pentsatzen sortu zen. Telefono mugikorrarekin ateratako argazki soil bat bizitzak salbatzera hel daiteke… Inteligentzia Artifizialaren teknologiak eskaintzen dizkigun erraztasunei esker, gaixotasunaren prozesu osoan medikuari laguntzeko gai den produktua sortzeko asmoa dugu. Gure helburu nagusia profil honetako profesionalei laguntzea da, pazienteek arreta hobea izan dezaten, lagunduago senti daitezen eta, hortaz, gaixotasunarekiko botere handiagoa dutela senti dezaten.

 

Dirudienez, teknologia hau medizinaren beste esparru batzuetan aplika daiteke.

Larruazala gorputzeko organorik handiena da, baita kanporago dagoena ere, eta ondorioz, ikusgarriena. Hargatik, larruazaleko gaixotasunak “begi bistaz beha daitezke”: Ez da gauza bera bular-minbizia izatea eta larruazal minbizia izatea. Larruazaleko gaixotasunak hain ikusgarria den organoan sortzen direnez, errazago identifikatzen dira. Hala, Legith Health dermatologoen inteligentzia klinikoa eta komunikaziorako erraminta iraultzailea da. Telefono mugikorrarekin ateratako argazki bat eta argazkiari zentzua emango dioten zenbait algoritmo garatu aski dira medikuari behar duena eskaintzeko.

 

Lan-taldeaz eta bezeroez hitz egiguzu.

Gure bezero potentzialak medikuntza-zentroak dira; bereziki dermatologoak eta dermatologia-klinikak. Legit Health gaixotasunaren prozesu osoan zehar laguntzeko sorturiko plataforma da. Medikuek inoiz baino gaitasun handiagoa dute pazienteei itxaropena, kontrola eta segurtasuna eskaintzeko. LH jarraigo larruazaleko gaixotasunen jarraigo erraz, azkar eta segurua lortzeko garatutako app-a da.

Enpresaren egoitza Bilbon dago. Ebakuntzen Zuzendaria Taig Mac Carthy da; Zuzendari Teknikoa, Alfonso Medela; eta garapenen zuzendaria Gerardo Fernández da. Nire lana CEO izatea da.

 

Gaur egun nortzuk dira zuen konpetentzia?

Zorionez edo zoritxarrez, ez dugu konpetentzia askorik. Estatuan ez dago zerbitzu hau berau eskaintzen duen enpresarik. Hala ere, nazioartean badugu konpetentzia, Kanadan edota Alemanian (Dermengine, Skinvision), baina haien egitekoa oso bestelakoa da. Gure algoritmoek, patologiaren presentzia edo ausentzia diagnostikatzeaz gain, beronen larritasun maila ere kalkula dezakete; hau da, gaixotasuna norainokoa den eta larria denentz kalkula dezakete, klinikoki egiaztatutako eskalen arabera.

 

Legit HealthZer kostatu zitzaizuen gehien hasieran, eta zer da orain gehien kostatzen zaizuena?

Ikerketatik sortutako osasun eta teknologia-berrikuntza da, gerora enpresa-proiektu bihurtua. Batetik besterako pausua zaila da hainbat motibo direla medio, baina laburbilduz, ezagutaraztea eta buruan duzun guztia komunikatzen lortzea nahiko zaila da. Bururatu zaizuna osasunaren esparruko softwarea bada, behar dituen tramite eta kontrol guztiak barne, hare konplexuagoa da. Jakina, Legit Health bezalako erreminta boteretsua lortzen duzunean, gauzak errazago dira.

Alderik astunena gutxi gorabehera kontrolpean dugula, geure komunikazioa hobetu eta plataformari azken ukituak ematea baino ez zaigu falta.

 

Zein aldaketa izan ditu enpresak hastapenetik gaur egunera?

Orain oso ondo definituta dago dena, garena eta lortu nahi duguna. Emaitzak ikusten ari gara, aurrera egiten jarraitzeko motibazio-iturria. Enpresan sartu direnei dagozkienez, pixkanaka hazten eta plantilla handitzen ari gara. Gaur egun Estatu osoan Europako 10 pertsonak osatzen dugu taldea.

 

Nola eragin dizue pandemiak?

Pandemiak Legit Health uste baino beharrezkoagoa dela berresteko balio izan digu. Pandemia garaian paziente askok ezin izan zuten kontsultara joan, konfinamendu zorrotza zela eta. Covid-ak aurrez aurreko kontsultak zaildu zituen (eta oraindik ere zailtzen ditu); ondorioz, kontsultara joan daitezkeen pazienteen kopurua murrizten da eta hauen zitak atzeratzen dira. Honenbestez, gaixotasunaren diagnostikoa ere atzeratzen da, pandemia eta konfimanedua gora behera. Honexegatik, Legit-ek abantaila asko ematen dizkie dermatologoei, pazienteek harremanak izateko modu berria eskaintzen dielako, haien gaixotasunaren jarraigo eta atentzio ona bermatuz.

 

Azkenik, etorkizunaz ariko gara.

Etorkizunarekiko jarrera baikorra dugu. Basurtu eta Gurutzetako Ospitaleetan egiten ari garen ikerketen feedback-a oso ona da. Gainera, gure aplikazioa probatu duten medikuak oso pozik daude erreminta iraultzaile honek dakarzkien abantailekin. Gure partetik, erne segitzen dugu, dermatologiaren iraultza honen parte izateaz pozarren.

 

info+: legit.health
Legit Health logo

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak