Otsailak 25: ‘Venture on the Road’ Euskadi-ren IV. edizioa
Honezkero jakingo duzunez, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, SPRI taldearen bitartez, berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetzarekin konprometitu da, enpresa-ekimen berriei behar duten euskarria erraztuz.
Gure BIC-ek (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan proiektu bakoitzari laguntza osoa eskaintzen diote, bakoitzaren beharrizanei egokiturik, hauek martxan jarri, hazi eta merkatuan finkatu daitezen.
Ekintzaile eta startupentzat interesgarriak izan daitezkeen aukera, berri eta ekimenak ikusarazteko eta ezagutarazteko lana ere garrantzitsua da. UP Euskadik, Linkedin, Twitter, bloga eta informazio-aldizkarien bidez egiten du lan hau. Aste honetan ‘Venture on the Road’ ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Roadshow honek inbertsoreak eta networking-a hainbat hiritara sartzea errazteko helburua du. SeedRocket azeleratzaileak eta Banco Sabadell-en BStartup-ak sortutako ekimen honi, Amazon Web Services eta Telefónicaren berrikuntzarako Wayra (azken hau antolatzaile gisa) batu zaizkio.
Edizio honetan, programa online bidez garatuko da %100ean, baina formatua eta helburuak mantentzen ditu: eskualde bakoitzeko ‘dealflow’-rik onena bilatu eta hazi-fasean dauden startupei euren proiektua inbertsoreen aurrean aurkezteko aukera eman, networkinga erraztuz. Euskal Autonomi Erkidegoan, Eusko Jaurlaritza / SPRIz aparte, honako entitateak kidetu dira: BerriUp, Metxa, INNOLAB Bilbao, Grupo Init, Dreamers Factory, Beaz Bizkaia.
Zer behar duzu ekimen honetan partehartzeko?
- Proiektu teknologiko berritzailea izan, hastapen-fasean.
- Produktuaren lehenbiziko bertsio bat dagoeneko garaturik
- Talde polibalentea zaretela erakutsi.
- Startupa erakargarria dela erakutsi.
- Inbertsio bila ibili.
Noiz eta non?
- ONLINE BIDEZKO EKIMENA
- 2021eko otsaiaren 25a, osteguna
- Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara
- Zeure proiektuaren izena eman ezazu HEMEN
Inbertsoreak:
Inbertsorea bazara eta aukera berrien bila ari bazara, edota ekimenean publiko gisa partehartu nahi baldin baduzu, sar zaitez hemen hautatutako startupak ezagutzeko, hauen aurkezpenak ikusteko eta ponente gonbidatu bakoitzaren keynote ikusteko.
Garrantzitsua:
Izena eman baino lehen, gogoratu:
- “IV Venture on the Road Euskadi” deialdia aukeratu.
- Izena emateko azken eguna otsailaren 15a da (23:59:00ak arte).
- Hautatutako 4 startupetakoa baldin bazara, finalistak ezagutzera eman eta 48 ordu pasa baino lehenago aurkeztu beharko duzu zeure bideo-hitzaldia.
- Deialdi honetan izena ematean, honako oinarriak onartzen dituzu.
info+: SeedRocket
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko