saltoki txikiak
Ekintzailetza
Albisteak 13 Azaroa, 2018

Saltoki txikiak digitalizazioaren erronken aurrean

Gaur egun merkataritza txikiaren esparruan ekitea erabakitzen duen pertsonak argi eta garbi jakin behar du lehen pertsonan egon behar duela bere negozioaren buru gisa.

Gaur egun merkataritza txikiaren esparruan ekitea erabakitzen duen pertsonak argi eta garbi jakin behar du lehen pertsonan egon behar duela bere negozioaren buru gisa. Negozioaren buru izan eta oso presente egon beharko du bertan.

Mostradorearen atzean egotea izango da haren bereizgarri garrantzitsuenetako bat. Eskaintzen duenaren pertsonalizazioa, produktuaren ezagutza eta saltzeko gogoa izango dira haren ezaugarri nagusiak. Izan ere, presentzian, gertutasunean eta arretaren kalitatean oinarritzen da etorkizunerako bideragarritasunaren zati garrantzitsu bat.

Baina gaur egun hori ez da nahikoa, orain, pertsona ekintzaileak bezeroarekin harremanetan jartzeko kanal guztietan egin behar baitu hori guztia. Lehiakortasuna oso zorrotza da eta, erraldoi teknologiko handiek gero eta merkatu gehiago bereganatzen dituztela kontuan hartuta, gaur egun ez da nahikoa saltokian fisikoki egotea. Horrela, bada, bezeroa dagoen leku guztietan egon behar du, eta ez edozein modutara, erantzun homogeneo bat emanez baizik. Horrenbestez, ikuspegi integral bat aplikatu behar da txikizkako salmentaren esparruan.

Bezeroek gertutasun fisikoa antzeman behar dute online erremintetan. Leku desberdin eta paregabe horretan zer erosten ari den ikusi behar dute. Negozioaren gertutasuna sentitu behar dute, «urrutiko» harreman batean oinarritu arren. ETE txikiek ez diete teknologiaren liga irabaziko multinazional handienei, ezta prezioarena ere, baina lehian jardun dezakete kalitateari, gertutasunari eta zerbitzuari dagokionez.

Markaren kudeaketa

Negozioaren digitalizazioa ez litzateke inola ere guztiz azpikontratatu behar. Tarteko profila duen pertsona ekintzaile batek aholkularitza eta laguntza beharko ditu seguruenik, baina bere lidergoan oinarrituta eta ezin hobeto egingo duenaren konbentzimendutik.

Negozio txikiek estrategia digital bat behar dute eta estrategia hori web korporatibo on batean oinarritzen da, baita produktuen katalogo eguneratu eta osatu batean, haren jarduerarekin eta profilarekin bat datozen sare sozialen erabileran, eskaerak eta itzulketak egiteko tratu bikain batean, eta baita erosketa gehiago egiteko gogoa piztuko duen fidelizazio-tresnen sorkuntzan ere.

Horri guztiari markaren kudeaketa egokia gehitzen badiogu, eta negozioaren buru den pertsonak bezeroei behar bezala entzuteko eta etengabe hobera egiteko grina badu, negozio arrakastatsu baten aurrean egongo ginateke. Sare sozialen edo telefonoaren atzean negozioaren beraren pertsona arduradunak erantzuten badu, bezeroaren esperientzia paregabea izango da.

 

Tolosaldeko Ataria: Saltoki txikiak digitalizazioaren erronken aurrean
https://ataria.eus/komunitatea/tolosaldeagaratzen/1538734482703-saltoki-txikiak-digitalizazioaren-erronken-aurrean

www.Ataria.eus

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.