Plataforma adimendun bat enpresei menu pertsonalizatuak sortzeko
Adimen artifiziala erabiliz enpresentzat egokitutako menuak sortzen dituen start-up- bat, guztiak bertako produktuak erabilita. Halakoxea da Vluber. Lau pertsonako plantilarekin, konpainiei zuzendutako elikagai-plataforma pertsonalizagarria kudeatzen duen eta banaketa-zerbitzua eskaintzen duena Ermuako enpresa.
Urtebete baino gutxiagoko jarduerarekin, start-up honek Gamesa Gearbox, Hadimek edo ieTeam bezalako bezeroak ditu. “Gure helburua enpresei elikadura osasungarrirantz aldatzen laguntzea da, bertan lan egiten duten pertsonen gustuak kontuan hartuta eta haien beharretara egokituta”, adierazi du Martin Berridi Vluber enpresako komunikazio eta marketin arduradunak.
Hori lortzeko, adimen artifiziala erabiliz erabiltzaileen kontsumo ohiturak eta beharrak aztertzen dituen plataforma diseinatu du euskal enpresa honek. Langile bakoitzak erabiltzaile propioa du, eta erabiltzaile horretan lehen aldiz sartzean, bere gustu eta ohiturei buruzko galdera batzuei erantzun beharko die. “Vluberren alta ematean, erabiltzaileak bere gustuei, kontsumo-ohiturei, egiten duen kirolari, alergiei eta abarri buruzko inprimaki bat beteko du. Informazio horrekin plataformak erabiltzailearen profila sortzen du bere esperientzia pertsonalizatzeko eta gehien egokitzen diren platerak eskaintzeko “, azaldu du Berridik.
Horrela, plataformak erabiltzaileak emandako informazio guztia biltzen du eta adimen artifiziala erabiliz platerak ikasi eta gomendatzen ditu, profilaren arabera. Aplikazioari eta big datari esker, enpresak langileen erabiltzaileak kudea ditzake, eskaeren historia eta faktura guztiak ikus ditzake eta enpresak egiten dituen kontsumo-estatistikak ere azter ditzake.
Menuak egiteko erabiltzen dituzten produktuen % 80 tokikoak eta sasoikoak dira, eta prestatzeaz gain, banaketaz ere arduratzen dira. “Langileek ostegunean egin dezakete eskaera, eta guk enpresaren ordutegiaren arabera banatuko dugu”, zehaztu du Berridik.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza