Prestik-ek enplegu poltsa bat ireki du 50 enpresatako 140 lanbide-profiletarako
Hainbat sektoretako Bizkaiko berrogeita hamar bat enpresak gaurtik aurrera euren enplegu poltsak zabalik edukiko dituzte 143 lanbide-profiletarako, PRESTIK 2018 enplegu eta ekintzailetza azoka dela eta.
Interesdunek enplegu poltsarako izena eman dezakete PRESTIK 2018 Enplegu eta Ekintzailetza Azokaren web-orrian (www.prestik.eus). Azoka hori Euskalduna Jauregian egingo da, abenduaren 12an eta 13an, DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak sustatuta.
Berehalako kontratazioak zein etorkizunekoak sartuko dira enplegu poltsetan, eta abenduaren 3an amaituko da inskripzioak jasotzeko epea. Parte hartzen duten enpresa guztiak eta eskatzen dituzten profilak ikus daitezke www.prestik.eus b-orrian, “Enplegu Poltsa” gainean klik eginda. Eskaintzetariko bakoitzean, interesdunek inskripzioa egin eta euren curriculuma igo ahalko dute.
Goian aipatutako foru sailak bi urtean behin antolatzen du Prestik azoka, bere menpeko DEMA agentziaren bitartez. Oraingo honetan azokak Bilboko Portuaren, Euskaltelen eta BBKren finantza-laguntza jaso du, eta Sarekin sarearen Ekintzailetzaren Aretoa izango du osagarri.
info+: www.prestik.eus
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza