Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 abendua, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Quantum Mads euskal startupa Fujitsurekin elkartu da konponbide kuantiko eta finantzakoak garatzeko

Fujitsuren Digital Annealer oinarri kuantikoa duen munduko lehen teknologia da
fujitsu Quantum Mads

Fujitsu eta konputazio kuantikoko Quantum Mads euskal startupa akordio batera heldu dira elkarlanean aritzeko. Konponbide kuantiko sofistikatuak garatuko dituzte finantzazko industriara, inbertsore pribatuengana eta aseguruen sektorera zuzenduta.

Zehazki, bi enpresa hauek oinarri kuantikoa duen Fujitsuren Digital ‘Annealer’ plataforman lan egingo dute hobekuntzarako dauden arazoak konpontzeko. Algoritmo berritzaileak garatuko dituzte konpainientzako, internet bidezko zerbitzu gisa, eta multinazional honetako adituen komunitatearen laguntza izango dute.

Bide berriak zabaltzen dituen elkarketa honek enpresen arazo konplexuak konponduko ditu, konponbide arin eta eraginkorrak aurkituz.

Quntum Mads finantzazko softwareak sortzen eta hauen prozesua hobetzen dihardu konputazio kuantikoaren bidez. Bi enpresek hobetzeko aukerei eta proiektuei aurre egingo diete konponbide berritzaileak sortuz, balorea gehituz eta finantza kuantikoei lotutako paradigma berriak diseinatuz.

Fujitsun garapenaz eta informazio-sistemen funtzionamendu onaz arduratzen den teknikariak, Carlos Corderok, Digital Annealer teknologiaren kuantikoaren bidez algoritmo bereziak garatuko dituztela dio: “merkatua astindu, produktuen pertsonalizaziorako konponbideak eskainiz; besteak beste, eszenatokien simulazioa. Hainbat aste beharrean, “segundu batzuk” baizik ez dira behar izango arazoak konpontzeko”.

Bestalde, Quantum Madsen aholkulari eskuordeak dionez, talentua eta baliabideak batzeko gai izan dira, ekoizpena epe laburrean garatzeko aplikazioak sortuz.

“Gure helburuak konponbideen kalitatea hobetzea eta produktuen merkaturatzea arintzea dira. Hala, berebiziko balorea eskain diezaiokegu bezeroari, geure konpainiak etorkizunean izango duen profila finkatuz”.

 

info+: www.quantum-mads.com

fujitsu Quantum Mads

Lotutako albisteak

Bilbao Slush 4 otsaila, 2025 Ekintzailetza
Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin
Irakurri gehiago
Startups Seleccionadas BIND 9ª Edición 4 otsaila, 2025 Ekintzailetza
15 startupek 22 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik
Irakurri gehiago
BBK EKIN 4 otsaila, 2025 Ekintzailetza
BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko
Irakurri gehiago
SIAPS 3 otsaila, 2025 Ekintzailetza
Siapsek ikusmen eta adimen artifizialean oinarritutako ikuskapen bisualeko sistemak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 31 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak