RE4DYk industriari jasangarriagoa eta lehiakorragoa izaten laguntzen dio, datuen kudeaketa digitalaren bidez
Europako fabrikazioaren eraldaketa ekologiko, zirkular eta digitalak datuetan oinarritutako prozesu berritzaileak integratzea eskatzen du. Sektoreko enpresei erronka horretan laguntzeko, RE4DYk, ‘Datuak produktu gisa’ erabiltzearen kontzeptu berritzailea proposatzen du.
Proiektu honen helburura “jarraitutasun digitala aplikatzea da hari digitalen, datu-espazioen, biki digitalen eta adimen artifizialeko kanalen lan-fluxuen, ikaskuntza automatikoaren eta datuen bidez”, azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Europako manufaktura-industriak bigarren mailan utzi behar ditu datuen eskuzko eragiketak; datuen ingeniaritzako teknologiari, horien kudeaketaren autonomiari eta adimen artifizialaren eta biki digitaletan oinarritutako eredu birtualen integrazioari bide eman behar zaie. Horrenbestez, RE4DYren xedea da, konpainiekin batera, fabrikazioaren erresilientzia aktiboko estrategia bakarrak eta hornidura-sarea eraikitzea. “Estrategia horiek datuetan oinarrituta egon behar dute lehiakortasun-abantailak mantentzeko, jarraitutasun digitalaren eta datu-espazio subiranoen bidez, produktuaren bizi-zikloaren eta prozesuaren fase guztietan”, zehazten dute. Aldi berean, lan hori egiteko ‘DFA Zero-X manufacturing connected smart Factory 4.0’ ereduan oinarritu direla adierazi dute.
4.0 industrian erreferenteak diren erakunde eta enpresek bultzatutako proiektu honen helburu nagusien artean, konektatutako fabriketan produktu digital adimendunentzako eta balio produktiboko ekosistementzako esparru bat ezartzea dago. Gainera, datuen, big dataren eta biki digitalen autonomia eta elkarreragingarritasuna handitzea bilatzen du. Helburu horiei gehitu behar zaie “4.0 Zero-X fabrikazio adimenduna fabrika konektatuan adimen integratua ezartzeko kostuak azkartzea eta murriztea”.
Europako funtsekin finantzatutako RE4DYren partner nagusia Innovalia Elkartea da, enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza teknologikoa sustatzen duen I+G pribatuko enpresa-unitatea. Talentua, konpetentziak eta baliabideak batzen dituen enpresa multzo batez osatuta, Innovalia erreferentziazko erakundea da gaitasun teknologiko aurreratuak, oso espezializatuak eta nazioz gaindiko lankidetza-dimentsioarekin eskatzen dituzten ETEentzat.
info+: RE4DY.eu
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere